NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

TEDxBilbao, hezkuntza sortzaileko lider ikusezinak

Bozkatu albiste hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  6 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
TEDxBilbao topaketaren logotipoa

Datorren azaroaren 27an Bilbon antolatuko da lehen TEDx topaketa. Topaketa independente bat da, baina TED hitzaldi ospetsuen espiritu eta formatua duena. Hitzaldietan batik bat hezkuntzaren gaia aztertuko da, baina ikuspuntu transbertsal batetik abiatuta eta perspektiba konbentzionalak alde batera utzita.

TEDxBilbao topaketaren aurkezpena slidesharen.

TEDxBilbao topaketaren aurkezpena slidesharen.

Anya Kamenetz idazleak  Fast Company aldizkarian uda honetan argitaratutako artikulu batean esan zuen TED topaketak nazioarteko unibertsitate ospetsu baten pareko hezkuntza instituzio bilakatu direla. Eraikinik, ikasgairik edo titulurik gabeko zentro birtualak dira, non mundu osoko buru argi zenbaiten hitzaldiak entzuteko aukera eskaintzen baita.

Duela urte betetik, hainbat hiritan antolatzen dira TEDx topaketak. Modu xume eta independentean antolatzen badira ere, "merezi duten ideiak hedatzeko" filosofiari jarraitzen diote. Azaroaren 27an, Bilbok bat egingo du mota honetako topaketak hartzen dituzten hiriekin (Estatu mailan Madril eta Bartzelonan ere ospatu dira). Bilboren kasuan, hitzaldiak hezkuntzari buruzkoak izango dira, baina hezkuntza kontzeptu zabal eta transbertsal modura aztertuta. Jorge García del Arco, talde antolatzaileko kide den ekintzaileak azaldu duenez, "ez dugu gaia klasikoki landuko, TED estiloan baizik, hau da, kontzeptua mutur desberdinetaraino eramanaz"; "Karen Hill Scottek Disney eta Discovery Channel kateekin lan egin du eta Crystal Stairs GKEa fundatu du eremu marjinaletako haurren garapenean laguntzeko". Hill Scott izango da topaketan parte hartuko duen hizlarietako bat, baina beste hainbat ere badaude, hala nola, Peter Van Dommele, zaldiekin coaching saioak egiten dituen enpresa bateko zuzendaria eta Paul Natorp, ekintzailea eta Kaos Pilot zentroko irakaslea.

Parte-hartzaileen zerrenda oraindik osatzeko dago, baina esparru lokaleko pertsonek ere parte hartuko dute. Antolatzaileen helburua lider ikusezinak bilatzea da. Jorge Garcíak esan bezala, "hedabideen arreta handirik bereganatu ez duten arren gauza interesgarriak egiten ari diren pertsonak gonbidatu nahi ditugu; bestela beti hizlari berdinengana jotzen dugu, eta zer esan baduten beste hainbat pertsona ere badaude". Antolatzaileek xake maisu gazte baten gurasoak gonbidatu nahi izan zituzten, baina azkenean ez da posible izan.

Topaketa Bilboko Eliseo Zelaiak Antzokian ospatuko da eta, plaza kopurua murritza bada ere (ehun lagun inguru), hitzaldiak Internet bidez ikusi ahal izango dira.  Antolatzaileek erabaki dute hitzaldi guztiak ingelesez egingo direla. Jorge Garcíaren esanetan, "eztabaidari irekita dagoen gaia bada ere, gure ustez garrantzitsua da ikusgarritasun handiagoa lortzea eta topaketako ideiak inportatzeko zein inportatzeko modukoak izatea".

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2010/09/02
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: