NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Prokomunaren ideian oinarritutako bitxiak

Bozkatu albiste hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  8 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Joyas Comunes proiektuaren irudia

Joyas Comunes proiektua honelako galderak planteatzearen emaitza da: posible al da lizentzia libreetan, kode irekian eta prokomunean oinarritutako enpresa eredu bat sortzea, irabazi ekonomikoak sortzeaz gain, zerbait itzul diezaion komunitateari? Garapen fasean dagoen proposamen honen helburua da bitxiak beste batzuekin batera diseinatzeko plataforma bat sortzea lehendik dagoen stock-a berrerabiliz.

Joyas Comunes proiektuaren diagrama.

Nahasketa bitxia da bitxigintzaren mundua eta kode irekiaren edo prokomunaren kontzeptuak bateratzea, bitxiak beti daudelako luxu eta esklusibotasun ideiekin lotuta. Baina Gotzone Tutor bitxi diseinatzaileak eta ekimen honen bultzatzaileak azaldu bezala, eredu desberdin bat probatu nahi dute, non piezak kolektiboki sortuko baitira, diseinuak eta ideiak kode irekian partekatuz eta tokiko artisauekin harremanetan jarriz. Proposamen horretatik abiatuta, abenduan talde bat osatu zuten parte hartzeko interesa zuten pertsona batzuekin, hala nola Asier Marques, Natalia Martínez, Marina Blazquez eta Xabier Del Reyrekin. Urtarrilean azken bilerak egin ondoren ideia dagoeneko hasi da itxura hartzen.

Joyas Comunes proiektua onlineko plataforma bat da, non erabiltzaileek berriro aktibatu ahal izango baitituzte etxeko kaxoi batean gordeta zeuzkaten piezak. Espazioak bi aukera eskainiko ditu: bitxia saltzea edo erabiltzaileen komunitatean beste bategatik trukatzea edo bestela bitxia aldatzea. Horretarako, software sinple bat garatu nahi dute erabiltzaileak bitxiak izan ditzakeen diseinuak ikus ditzan. Hala, nahi badu aldatu ahal izango du edo artisauekin harremanetan jarriko da lana haiek egin dezaten.

Proiektuaren asmoa da "zirkulazioan jartzea lehendik existitzen zen stock-a", objektu bat berrerabiltzea berri bat sortzea baino iraunkorragoa delako. Proiektuaren onura komuna da ezagutza sortzen dela plataformaren barnean, bitxien diseinuak eta berrerabiltzeko argibideak lizentzia irekiekin gordeko direlako. Proiektua bereziki zuzentzen zaie bitxigintza eskoletako ikasleei, diseinatzaileei eta artisauei, baina baita ere eskulanak gustatzen zaizkien pertsonei edo besterik gabe kode irekiko proiektuetan parte hartu nahi dutenei.

Ekimena martxan jarri aurretik, lantaldea negozio eredu bat aztertzen ari da, jakiteko plataforma hori ekonomikoki iraunkorra izango den enpresa bihurtu ote daitekeen. Oraingoz gardentasun eta copyleft baloreetan oinarritutako gobernantza eredu bat ezarri dute, egitura horizontal eta irekiduna, proiektuan beste era batzuetara parte hartuko luketen nodo berriak sor daitezen.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2012/02/03
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.



GIZARTE BERRIKUNTZAREN MENUA

Metaposta

Eusko Jaurlaritza - Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Spri


ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: