NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Internet mugikorragoa eta produktiboagoa

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Telefónica Fundazioaren irudia

Mugikorrak  PCak baino gehiago erabiltzen dira Internetera sartzeko; bere erabilpenak arlo ludikoaz haratago dibertsifikatu dira eta erabiltzaileentzat garrantzitsuagoa da edukiak eskuratu ahal izatea haien jabe izatea baino. Horiek dira Telefónica Fundazioak eginiko La Sociedad de la Información en España 2012 txostenean ageri diren joera batzuk. Aipatzekoa da baita ere sare sozialen hazkundea, zeintzuek jendearen entretenimendu bihurtu baitute komunikazioa.

La Sociedad de la Información en España 2012 txostenaren irudia.

2011n lehen aldiz ordenagailu pertsonal baino sakelako telefono adimendun gehiago saldu ziren. Datu horrek Interneteko sarbidean eman den joera aldaketa islatzen du, izan ere Sarea agertu zenetik sarbide nagusia PCa izan bada ere, gero eta gehiago dira sakelakotik sartzen diren erabiltzaileak. Telefónica Fundazioak Informazio Gizarteari buruz egiten duen urteroko txostenean agerian geratu da Internet mugikorraren hazkundea izango dela etorkizuneko hamar giltzarrietako bat. Joera hori bereziki nabarmena da Estatu mailan, Europako batez bestekoa gainditu duelarik (Espainian telefono mugikorraren bidezko sarbidea %20koa da eta Europan %11koa).

Txostenaren arabera, erabilpenak ere aldatzen ari dira. Internet beti egon da aisialdiarekin lotuta, baina 2011. urtean asko hazi dira produktibitate profesionalarekin eta pertsonalarekin lotutako jarduerak. Hazi egin dira prestakuntza ikastaroak, administrazio publikoekiko tramiteak, erosketak eta informazio kontsultak eta bere horretan mantendu da ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko egiten den erabilpena.

Zentzu horretan, azpimarratu behar "jabetzatik sarbiderako" joera aldaketa bat eman dela, izan ere hiritarrentzat dagoeneko ez da hain garrantzitsua eduki bat edukitzea, nahiago baitute edonondik eskuratzeko aukera izatea. Beraz, asko zabaldu dira streaming bidez edo lainoan funtzionatzen duten zerbitzuak eta aukera berriak zabaldu dira eduki kontsumora bideratutako negozio ereduei dagokienean. Txostenak dioenez, ordainpeko ikus-entzunezko eduki edo musika zerbitzuak gero eta ugariagoak dira (esaterako Netflix edo Spotify), zeintzuek sarbidea emateaz gain, erabiltzailearen esperientzia hobetzen baitute.

Beste joera bat erabiltzaile kategoria berri bat agertu izana da, "etengabeko komunikatzailearena" hain zuzen. Izenak berak dioen bezala, etengabeko komunikatzailea uneoro  konektatuta egoten da denbora errealean eta intentsiboki erabiltzen du Sarea. Hala, sare sozialak komunikatzeko eta edukietara iristeko tresna bezala finkatu dira batik bat gazteen artean, eta beste pertsona batzuekin komunikatzea da gaur egungo entretenimendu berria.

Globalki, Internet erabiltzaileen kopuruak gorantz darrai, eta 2011n 2 mila milioitik gora izan dira. Hazkunde handiena garapen bidean dauden herrialdeetan eman da, batez ere mugikorraren bidez, zeren Internet konexioa duten etxe kopurua ozta-ozta iristen baita %15era.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2012/02/01
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.



GIZARTE BERRIKUNTZAREN MENUA

Metaposta

Eusko Jaurlaritza - Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Spri


ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: