Dagoeneko argi geratu da gaur egungo hazkunde eredua, baliabideen kontsumoan eta ingurumenean oinarriturik dagoena, jasanezina dela, ez bakarrik dituen ondorio ekologikoengatik, baizik baita ere epe luzera izango duen kostu ekonomikoagatik. Munduko Ekonomi Foroaren esanetan, kontsumo ohiturak aldatu behar dira eta negozio eredu berriak sortu. Eskala handiarekin batera, sare txiki, lokal eta konektatuak sortu behar dira ezinbestean, etorkizunerako konponbideak nahi baditugu.