NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Gehiago gutxiagorekin, eskala txiki eta handiko eredu iraunkorrak

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Centre for Social Innovation erakundearen irudia.

Dagoeneko argi geratu da gaur egungo hazkunde eredua, baliabideen kontsumoan eta ingurumenean oinarriturik dagoena, jasanezina dela, ez bakarrik dituen ondorio ekologikoengatik, baizik baita ere epe luzera izango duen kostu ekonomikoagatik. Munduko Ekonomi Foroaren esanetan, kontsumo ohiturak aldatu behar dira eta negozio eredu berriak sortu. Eskala handiarekin batera, sare txiki, lokal eta konektatuak sortu behar dira ezinbestean, etorkizunerako konponbideak nahi baditugu.

Munduko Ekonomi Foroaren More With Less txostenaren irudia.

Munduko Ekonomi Foroak More with less, scaling sustainable consumption and resource efficiency txostena argitaratu berri du, non ekintzarako deia egiten baitu garapen eredu berriak bilatzeko. Eredu horien bidez hazkundearen eta baliabide urriak kontsumitzearen arteko lotura hautsi behar da, gaur egungo egiturak eta produkzio sistemak  sostengaezinak izango direlako etorkizunari begira. Txostenean jasota dauden Oxford Economics erakundearen datuen arabera, 2 bilioi dolar baino gehiago daude jokoan, hau da, 2030ean baliabide eta energia kontsumoa murrizteak suposatuko lukeen aurrezkia.

MEF erakundearen Sustainable Consumption ekimenak hiru ekintza ildo proposatzen ditu:  kontsumo ohitura iraunkorragoak sustatzea hiritarren artean, produktu edo zerbitzu iraunkorrak aukera lehenetsi bihurtuz; negozio eredu berriak bultzatzea eta joko arauak aldatzea akordio publiko-pribatuen bidez.

Kontsumitzaileei dagokienean, eten bat dago jarreren eta benetako ekintzen artean. National Geographic-ek Europan eginiko galdeketa baten arabera, inkestatuen %72 prest legoke produktu ekologikoen truke gehiago ordaintzeko, baina %17k baino ez ditu produktu ekologikoak erosten. Arrazoiak bat baino gehiago dira: etiketa berde kopuru handiak sortzen duen nahasmena, prezioa eta gardentasun falta. Bestalde, enpresa ideiei dagokienez, egia da iraunkorragoak diren ekimen asko dagoela, baina Munduko Ekonomi Foroaren txostenak adierazten du gaur egun arazo nagusia eskala falta dela, azpiegitura eta teknologia baliabideak urriak direlako eta baita ere inertzia gaiztoak indartzen dituzten joko arauekin jokatzen dugulako. Aipatzekoak dira, esaterako, erregai fosilei ematen zaizkien diru-laguntzak edota zerbitzu nahiz produktu iraunkorren eta gainerakoen artean bereizketarik egiten ez duten tarifak.

Etorkizun txiki eta irekia

Berrikuntza sozialeko Ezio Manzini adituak ekimen txiki, lokal, ireki eta konektatuz osatutako etorkizuneko eszenatokia proposatzen du, kontsumoa murrizteko enpresa proiektuekin batera. Manzini-ren esanetan, munduan badira hainbat proiektu garapen eredu alternatibo eta iraunkorragoak probatu dituztenak, esaterako, nekazaritza produktuak kontsumitzeko kooperatibak, adinekoak zaintzeko elkar laguntzarako taldeak edota Interneteko plataformen bidez produktuak eta zerbitzuak partekatzeko sistemak. Politecnico di Milano unibertsitateko irakasle honen ustez, ekimen horiek txikiak eta zehatzak izan behar dute, "giza eskalara diseinatutako sistemak" alegia. Horrez gain, SLOC (small, local, open eta connected hitzen siglak) eszenatokia defendatzen du, non berrikuntza teknologiko eta sozialari esker elkarri konektatutako proiektu txikiak sortuko baitira errazagoa izan dadin konponbide iraunkorrak bilatzea.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2012/02/02
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.



GIZARTE BERRIKUNTZAREN MENUA

Metaposta

Eusko Jaurlaritza - Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Spri


ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: