1948ko urtarrilaren 30ean erail zuten Mahatma Gandhi Nueva Delhin. Berak egindako lanaren ohoretan, data hori Bakearen eta Indarkeria Ezaren Nazioarteko Egun bihurtu zen. Bilbon aurten oso modu orijinalean ospatu dute Bakearen Eguna. Doña Casilda parkean ibilbide sorpresa bat antolatu zuten parte-hartze dinamikekin, dantza saioekin eta indarkeriaren ondorioak jasan dituen pertsona baten lekukotzarekin.
Gandhi Esperimentuen Rocka
ibilbideak Euskadi Plazan zuen hasiera, non parte-hartzaileek koloretako xirak
jantzi eta gitarra elektriko baten doinuekin dantzatu baitzuten apur bat
berotzeko. Hortik aurrera hasi zen bakearekin lotutako egoeren barrenako
ibilbidea.
Bilboko
Indautxu auzoko Doña Casilda parkean, parte-hartzaileek paseatu egin zuten
ohiko erritmoa moteltzeko eta naturaren bakeaz gozatzeko, kutsadura akustikotik
eta ingurumen kutsaduratik ihes eginez. Bikoteka konfiantzaren dinamika egin
zuten, "bakean ezezagun batekin" ideian oinarrituta: bi pertsonetako batek
begiak estali zituen mozorro batekin eta besteak gidatu egin zuen parkean zehar.
Ibilbidearen
beste puntu batean parte-hartzaileek Solange-ren lekukotza entzun zuten.
Solange Perun homosexualen eskubideen alde borrokan diharduen aktibista bat da,
indarkeriaren biktima izandakoa. Limako Mugimendu Homosexualeko militante izan
ostean, Solange-k Solo Ellas proiektua
bultzatu zuen, emakumeei
laguntzeko lesbianak oraindik ere ikusezintasunera kondenatzen dituen herrialde
hartan. Bere aktibismoaren ondorioz mehatxuak eta eraso larriak jasan zituen
eta ikusirik gobernuak ez zuela
ezer egiten, ihes egin behar izan zuen duela zazpi urte.
Bilboko
Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun Sailak antolaturiko topaketa
honen amaieran, parte-hartzaileek paper batean idatzi zituzten bakearekin eta
indarkeria ezarekin lotutako desioak eta globo batzuei lotuta aireratu zituzten
guztiak.
Interesgarri
gerta dakizuke: