Hezkuntza da XXI. mendeko arazo garrantzitsuenetako bat
eta horrek arrastan dakartza beste arazo batzuk ere, esaterako, lurralde
askotako pobreziaren zirkulu hautsiezina. Irailaren amaiera aldera estreinatuko den Waiting for Superman dokumentalak
hainbat konponbide posible aztertzen ditu, baina ez du mirarizko formularik
eskaintzen. Estatu Batuak PISA txostenaren zerrendako azken postuetan daude,
Espainiarekin batera.
 |
|
Waiting for Superman
dokumentalaren irudia.
|
Ipar Amerikako hainbat hiritan neurri
polemiko bat hartu dute: haurrei ordaintzen diete, eskolara joan, ongi portatu
eta nota onak atera ditzaten. Detroiten pizgarri ekonomikoak ematen zaizkie eskolako
bileretara joaten diren gurasoei eta New Yorken, berriz, zentro batzuek 50
dolarreko sariak eskaintzen dizkiete nota altuenak ateratzen dituzten ikasleei.
Eskolako porrotari eta eskola-uzte mailari aurre egiteko etsi-etsian hartutako
neurria dela esan liteke eta zentro batzuetan emaitza onak eman dituen arren
(ez du errendimendua hobetu, baina bai ikasleek ikasgelan daukaten portaera),
kritika ugari piztu ditu, bistako arrazoiak direla eta.
Eskola porrota da herrialde garatu askotako arazo garrantzitsuenetako
bat, besteak beste, Estatu Batuetakoa (30eko zerrendan 25. postuan dago Pisa txostenean), eta
Espainiakoa (24. postuan). Davis Guggenheim, Una verdad incómoda filmeko zuzendariak Waiting for Superman
dokumental berri bat egin du
hezkuntzaren arazoak aztertzeko, klima aldaketari buruzko dokumentalak sortu
zuenaren antzeko eragina lortzeko asmoz.
Filmaren premisetako bat da konponbidea ez duela metodo
bakar batek ekarriko, baizik eta administrazio,
irakasle eta familien ahalegin bateratuak, beharrezko izango delarik inbertsio
publikoak handitzea, baina baita ere irakasle motibatuagoak lortzea eta
ikasleak akuilatzeko formulak aurkitzea, ikasle horiei errua botatzeko formula
errazenetik ihes eginez.
Filmak Harlem Children's Zone proiektua jartzen du
adibide bezala. Duela 15 urtetik martxan dagoen ekimen horrek auzoa suspertzea
lortu du formula hiperlokala landuz. HCZ proiektuak ikasgeletako hezkuntza
sinplea baino ikuspegi orokorragoa hartzen du oinarritzat; laguntza eskaintzen
die familiei eta laneratzea bideratzen du. Programa hori guraso gazteentzako
ikastaroekin hasi zen eta eskolaz kanpoko jarduerak edo eskola indargarriak ere
eskaintzen zituen. Gero familia batzuk beste batzuei laguntzeko sistemak sortu
ziren eta pixkanaka haurrentzako sare
sozial seguru bat sortu da eskola etapa osorako. Urte hauetan zehar proiektuak ospea
lortu du, ikasleen notak hobetzeaz gain (%97 nazioko batez bestekoan edo haren
gainetik daude), familien bizi-kalitatea hobetzea lortu baitu. Obama
administrazioak 210 milioi dolarreko aurrekontua aurreikusi du formula hori
Ipar Amerikako beste 20 hiritan aplikatzeko.
Interesgarri gerta dakizuke: