NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

EikenBank bekak, gazteen talentuaren eta sormenaren bila

Bozkatu albiste hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   3 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
EikenBank programaren irudia.

Ikus-entzunezkoen arloko Eiken-Basque klusterrak EikenBank programaren bosgarren edizioa abirazi du. Lehiaketa bat da, sortzaile gazteak eta ikus-entzunezkoen sektoreko enpresak elkarrekin harremanetan jartzeko. Programak proiektu bat aukeratzen du euskal produkzio-etxe batek garatu dezan eta beka bat ematen dio sortzaileari 4 hilabetez prestakuntza jaso dezan. Helburua da sektoreko talentu berriak sustatzea eta ideia freskoak sorraraztea.

EikenBank programaren irudia.

EikenBank lehiaketa profesionalki lanean ari ez diren eta programa, telesail, dokumental edo film labur bat egiteko ideia orijinal bat duten gazteei zuzentzen zaie. Ate bat zabaldu nahi zaie mundu profesionalera sartzeko eta proiektu hori egia bihurtzeko.

Parte-hartzaileek gidoi, maketa edo pilotu formatuan bidal dezakete beren proposamena EikenBank-era, apirilaren 30a baino lehen. Hortik aurrera, euskal produkzio-etxe eta telebista kateetako ordezkariz osatutako epaimahai batek aukeratuko du irabazlea. Txapeldunak 2.000 euro jasoko ditu sari bezala eta jabetza intelektualeko eskubideak lagatzeagatik. Horrez gain, 4.000 euroko prestakuntza beka bat jasoko du eta 4 hilabeteko praktikaldiak dirauen bitartean, sorkuntza prozesuan parte hartu ahal izango du bere proiektua garatuko duen enpresaren barnean, praktikaren bidez ikasteko nola funtzionatzen duen ikus-entzunezko produkzio batek.

EikenBank ekimenaren helburua da harremanetan jartzea profesionala ez den talentua eta ikus-entzunezkoen arloko euskal enpresa sarea. Horretarako, Face to Face topaketak antolatzen dira produkzio-etxe eta telebista kateetako profesionalekin. Aurreko edizioan 20 bilera egin ziren, 12 enpresak eta 24 gaztek parte hartu zutelarik. Saria jasotzeko aukeraz haratago, jardunaldi hauetan parte-hartzaileek kontaktuak egin ditzakete produkzio-etxeekin, zeintzuentzat interesgarriak izan baitaitezke gazteen proposamenak.

2011. urteko edizioan Gelditu Parada ekimena izan zen irabazlea, Rubén Martínez UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio ikasleak eginiko docushow-a, non autobus batean bidaiatzen duten pertsonen istorio pertsonalak kontatzen baitzituen. Pausoka produkzio-etxeak garatuko du programa eta ETBn emitituko dute.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2012/02/03
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.



GIZARTE BERRIKUNTZAREN MENUA

Metaposta

Eusko Jaurlaritza - Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Spri


ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: