Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana 2010
Eusko Jaurlaritzak Europan berrikuntzari dagokionez gure herrialdea erreferentzia bat izateko eginiko apustu irmoaren erakusgarri da 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana. Herrialdean izandako lehenengo eraldaketa ekonomiko handia eraginkortasun operatiboa indartzeko eta kalitaterako Europako mapan gu kokatzeko baliagarria izan zen, eta bizitzen ari garen bigarren eraldaketa ekonomiko handi honek, aldiz, baliagarria izan behar dugu berrikuntzaren Europako mapan zentzurik zabalenean kokatzeko.
"Erronka handi bat, muga berri horretara heltzeko ilusio berrituko dosi berriak eskatzen dituena"
Helburu hori lortzeko, bost lan-arlo handi biltzen ditu planak, 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren jardun-ildoa zehazten dutenak.
Lehenik, beharrezkoa den aldaketa kulturala, bideragarri eta lagungarri izan behar duena eta ez bakarrik enpresei dagokienez, baita euskal gizarte osoari dagokionez ere—berrikuntza ezinbesteko gisa ikus dezaten, haren gainean etorkizuneko gure ongizatea oinarritzeko.
Bigarrena, zientziaren garrantzia aitortzea paradigma berrian eta bestela ere daukan garrantzia, ez bakarrik bikaintasuneko oinarrizko ikerketaren alorrean, baita ere daukan potentziala kontuan hartuta gure herrialdean aberastasuna sortzen duten ekimen berrien sorkuntza-iturri gisa. Zientziak proiektu zientifiko trinkoen bidez egin behar du aurrera, gure mugetatik kanpoko talentu ikertzailea erakartzeko gai direnak.
Hirugarrenik, gure herrialdearen etorkizuneko lehiakortasunak bere sustraiak egungo ekoizpen-sarean ditueneko konbentzimendua, industrian zein zerbitzuetan. Oraina bultzatzea dugu erronka berriak egiteko oinarria, eta oinarri horiek ez dira soilik "made in Euskadi"”konstruktoaren inguruan biltzen, baita "thought in Euskadi"” konstruktoaren inguruan ere.
Laugarrenik, etorkizunean gure herrialdearen ekoizpen-errealitatea osatuko duten sektore berriak sortzeko premia, eta intentsitate zientifiko teknologiko handiagoa beharko duena, jauzi kualitatiboa ahalbidetuko duena gure herrialdean sorturiko balio erantsian. Hori delaeta, ikerketak ez du aurretik zer? galdera soilik behar, baita zertarako? galdera ere. Emaitza lortzera bideraturiko planteamendu horrek planak biltzen dituen jardunen multzo osoa hartzen du eraginpean.
Azkenik, bosgarren lekuan, ekintzailetzari eman beharreko babes irmoa enpresa berritzaileen sorkuntza bultzatuta, betiere enpresa horiek hazkunderako bokazioa eta proiekzio globala badute. Jardun-alor hori euskal berrikuntza-sistemaren agenteen arteko ugaritasuna eta dentsitatea direla-eta eman beharreko ongarritze gurutzatu desiratuaren adibide paradigmatikoa da, agente horien parte-hartzeak bermatzen baitu espezializazio-faktoreak, teknologia-sorkuntzarekin hasi eta enpresa-ahalmena eta kapitaleko hainbat modalitateren eskaintza ere (hazi-kapitala, arrisku-kapitala, inbertsio-kapitala eta abar) barnean hartuta; faktore horiek guztiak beharrezkoak dira balioa sortzeko proposamen trinkoak eraikitzeko.
Jardun-eredua osatzen duten aztergai handi horiei erantzute aldera, 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planak proposaturiko estrategiak abiarazteko agente protagonistak aurkezten ditu eta ardatzak eta jardun-programak erakusten ditu; azken horiek baliatuko ditugun tresnetan biltzen dira, konbergentzia teknologikoa eta gizarte berritzaile bat lortzeko baliatuko ditugunak, hain zuzen ere.
Gure aurrean daukagun helburua zirraragarria da eta erabat jabetu behar gara azkenean guztien lankidetzarekin eta lanarekin soilik lortu behar dugula egia bihurtzea jakintzaren gizarterako bigarren eraldaketarako aukera.