Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako 2006 2009 Plana
INNOVA Ekimena Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako Planetik sortu zen helburu honekin: "euskal antolakundeetako berrikuntza sistematikoa eta kudeaketaren bikaintasuna sustatzea".
Antolakundeei berrikuntzaren bidean aurrera egiten laguntzeko ingurune bat da. Ez du ezeren eredu izan nahi, ezta diru-laguntza programa soil bat ere; laguntza baliagarria izan nahi du etengabe eta sistematikoki berritu nahi duten enpresa guztientzat.
Horretarako, INNOVA Ekimena elkarrekin erlazionatutako zutabe hauetan oinarritzen da:
-
Kontzeptu Markoa: Ekimenaren oinarrizko printzipioak ezartzen ditu.
-
Ikuspegia: Euskal antolakundeek sistematikoki berritzeko behar dituzten elementu guztiak biltzen ditu.
-
Ibilbidea: Antolakundeek egungo abiapuntutik hasi eta berrikuntza sistematikoa ezarri arte egin behar duten ibilbidea definitzen du.
-
Laguntza jarduerak: Administrazioak martxan jarri beharreko ekimenak dira, eta ekimen horien bidez lagunduko zaie berrikuntza sistematikoa lortzeko konpromisoa hartu duten enpresei.