NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Construimos Euskadi@15

 

Eusko Jaurlaritzak 2015. urterako Euskadi Informazioaren Gizartean Plan (EIGP) berri bat txertatu du IX. legealdi honetako plan-egutegian. Plan berriaren izena AD@15 edo Euskadiko Agenda Digitala da eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari esleitu zaio plan hori lantzea, hain zuzen ere Sail horrek Informazio Gizartearen sustapenaren arloan dituen eskumenen barruan.

Euskadi "ber 15" eraikitzen ari gara hurrengo 5 urteetan Euskadiko Informazio Gizartearen egoera esponentzialki hobetzeko helburuarekin. Hortaz, euskal gizarteak garrantzizko jauzi kualitatiboa ematea eta erreferentzia-eredu bihurtzea ahalbidetu behar du AD@15 izeneko planak, jomuga modura 2015eko denbora-epea izanik.

1999. Iniciativa Euskadi 200Tres

  Informazioaren eta Jakintzaren Gizartea
    eraikitzea

2001. PESI 2002-2005

  Lehiakortasuna
  Gizarte-kohesioa
  Europarekin bateratzea

2008. PESI 2010

  IKTak Berrikuntzarako palanka izatea
  Europako onenekin kokatzea

2011. Agenda Digital de Euskadi 2015

  IKTak lehiakortasunaren zerbitzura egotea
  IKTak Ongizatearen eta bizitza-kalitatearen
    zerbitzura egotea

Encuesta. Tu opinión es importante.

Buzón. Contacta con nosotros

Parte hartzeko prozesua

Eusko Jaurlaritzak etorkizuneko Euskadi bat (non IKTak euskal herritarren ongizatearen eta bizi-kalitatearen hobekuntzaren zerbitzura jarriko diren eta produkzio-sarearen lehiakortasunaren alde egingo duten) eraikitzeko hartu duen konpromiso irmoari erantzuna emateko gogoeta-prozesu bat hasi da eta zu ere prozesu horretan parte hartzera gonbidatuta zaude. Izan ere, prozesu horretan parte-hartzearen eta lankidetzaren maila oso handia izatea da Eusko Jaurlaritzaren nahia. Era berean, Euskal Administrazio Publikoaz gain gizartea ordezkatzen duten agenteek, erakundeek, entitateek eta oro har euskal herritar guztiek prozesu horretan lekua izatea bilatzen da.

Zuk Euskadiko Informazio Gizarteari buruz duzun ikuspegiaren ekarpena egiteko eta bertaratuen artean ondorio nagusiak partekatzeko honako komunikazio-bide hauek jarri ditugu: 

  Postontzia: AD@15 planean lankidetzan aritzeko modu errazena

  Inkesta: zure iritzia pausu pare batean jasota

 




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: