Enpresa Lehiakortasuneko Plana 2010 - 2013
2010-2013 Lehiakortasun Plana esparru-plan baten antzera eratu da, euskal ekonomiarentzako lehiakortasun-eredu bat zehazten duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekintza-ildoak eta aurrekontu-eremua barne hartuta. Sailaren ekintza-ildoak, finantziazioa eta ebaluazioko adierazleak eta sistema zehazten ditu.
Enpresa Lehiakortasuneko Planak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila zuzenean inplikatzen duten zenbait jardun-ildo zehazten ditu, baina Eusko Jaurlaritzaren gainerako sailekiko lankidetza-bideak ere zehazten ditu. Jaurlaritzaren Plan bat da (Lehiakortasuna Euskadi osoaren lehentasuna delako eta izan behar duelako), eta Euskadiren eskumeneko politika publiko guztiek erabateko parte-hartzea dute plan horretan.