Nola lagun diezazukete teknologia berriek bezero gehiago lortzen eta zure negozioa modernizatzen?
EAEko autonomoa edo 10 langile baino gutxiagoko mikroETEa bazara, aprobetxatu Teknologia Berriek zure negozioari eman diezazkioketen abantailak INPLANTALARI baten laguntzaz.
Inplantalaria aholkulari teknologiko neutral bat da, tresna oso sinple batzuk ezarriko dizkizuna zure negozioan eta erabiltzen ere lagunduko dizuna,
- ZURE NEGOZIOA INTERNETEN KOKATZEKO zure web ataria behar bezala posizionatuz sarean
- BEZERO ETA SALMENTA GEHIAGO LORTZEKO sare sozialen eta salmenta atarien bidez.
- DENBORA AURREZTEKO administrazio eta bankarekiko tramite telematikoen bitartez (onlineko prestakuntza).
- KOSTUAK MURRIZTEKO lainoko tresnen bidez.
- ZURE NEGOZIOAREN KUDEAKETA HOBETZEKO Salmenta Puntuko Terminala erabiliz, hitzorduak eta bezeroak kudeatuz, gailu mugikorrentzako konponbideak bilatuz...
Aprobetxatu DOAKO ZERBITZU honen abantailak eta parte hartu Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIko Berrikuntza eta Teknologi Arloaren bitartez bultzatutako ekimen honetan.
Ezagutu hobeto ekimena ...
Foileto informatiboa
IKT Konponbideen Katalogo Osoa, gehienak doakoak eta sinpleak dira, eta kontsultatu zeintzuk eskuratu ditzakezun http://www.ekontsulta.net/ekontsulta/wiki/index.php/Soluciones_TIC_para_microempresas atarian.
Hurrengo datak