NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Zer da Euskadi+innova?

Euskadi+Innova Euskadin berrikuntza bultzaten diharduten pertsona eta erakundeen estrategia partekatua da eta bigarren eraldaketa ekonomikoa egiteko eta Euskadi Europan berrikuntza eredu bihurtzeko xedeaz sortu da.

Euskadik berrikuntzaren aldeko apustua egiten du enpresen eraldaketaren ardatz nagusi gisa, izan ere, geroz eta lehiakorragoa den mundu global honetan, berrikuntza ezinbestekoa baita antolakundeen lehiakortasun eta biziraupenerako.

Izan ere, berrikuntzaren aldeko apustua egitea bereizgarri bakarra da mundu aldakor eta konplexu honetan, dagoeneko kostuan edo ekoizpen eraginkortasunean lehiatzea ez baita nahikoa.

Euskadi+Innova-k euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi du, eta horretarako hainbat ekimen prestatu ditu berrikuntzaren kultura berri bat sortzeko, berrikuntza sustatzen duen ingurune bat bultzatzeko, zuzendaritza gaitasunak garatzeko eta enpresetan eta gizartean oro har IKT-en ezarpena eta erabilera sustatzeko.

Ondo egitea ez da nahikoa...
...hobeto egin behar da

Euskadi+innova-ren barruan +innova ekimena dago, eta honek hainbat produktu ditu enpresan berrikuntzaren balioak ezartzeko –B errikuntza Foroak, Berrikuntza agenda, Directiv@21- eta laguntza sare bat lurraldean garatzen diren ekintzetarako (InnovaNet Sarea); Euskadiko ekonomi sustapeneko eragile aktibo ia guztiek esku hartzen dute bertan (erakunde publikoak, enpresaburuen elkarteak, merkataritza ganberak, unibertsitatea, klusterrak, garapen agentziak, lanbide heziketako ikastetxeak).

Aurrekariak

Gobernamenduaren ideia modernoari jarraiki, Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa 2004. urtean zabaldu zen, eta parte hartzeko bidea eskaini nahi izan zuen lehiakortasun estrategia berri bat lantze aldera: Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako 2006-2009 Plana. Foroak http://www.euskadi2015.net/ webgunean jarraitzen du Euskadiko lehiakortasunari buruzko etengabeko gogoeta egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako 2006-2009 Planean berrikuntza da ardatz estrategiko nagusia. Euskadi erdibideko egoera batean dago berrikuntzaren arloan; tarte handia geratzen da hobetzeko. Horretarako, enpresek eta gizarteak oro har mentalitatea aldatu behar dute.

Hori dela eta, berrikuntza sistema globalaren barruan Euskadi erreferentziazko nodoa bihurtzeko helburuaz sortu da Euskadi+innova, enpresen eraginkortasuna eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko.

Berrikuntzako Euskal Sisteman pertsonek egiten dituzte berrikuntzak, horregatik eredu honetako erdigunea eta motorra dira. Hona helmuga:

  • Berrikuntzaren kultura garatzea: berrikuntzaren kultura bateranzko aldaketa sustatzea ondoko balio hauek indartuz: sormena, arriskuak hartzea, jakin-mina, ekintzaile espiritua, porrota onartzea, eta abar; eta zientzia eta berrikuntza arlo osoaren konpromisoa sortzea
  • Pertsonei ezagutza eta trebetasun berriei buruzko gaikuntza eskaintzea

Gainera, jakintza emaitzetan hezurmamitu behar da, eta esparru honetan inplikatutako eragilerik behinenak enpresak eta administrazioa dira.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: