Helburuak
- Uraren gaian ingurumenaren arloko arazoak ezagutu, balioetsi, prebenitu eta hobetzea bultzatzeko jarduera berritzaileak diseinatu eta abian jartzea.
- Printzipioak bultzatzeko kanpainak, jardunaldiak, topaketak, mintegiak edo lantegiak, garapen jasangarria eta uraren kultura berria antolatzea.
- Laguntzen xede den gai horren inguruko informazioa eta zabalkundea lantzeko tresnak diseinatu eta abian jartzea: hala nola, argitalpenak edo/eta gidak.
- Ur-inguruneek ekologiaren aldetik duten kalitatea hobetzera bideratutako Ingurumenaren arloko boluntariotza-ekintzak
Hartzaileak
Laguntzak jasotzeko aukera izango dute Toki Araubidearen Oinarrien Legeko 3. artikuluan aipatzen diren tokiko erakundeek, partzuergoek, horietako batek edo batzuek osatutako merkataritza-sozietateek eta irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioek. Legez eratuta egon beharko dute, eta kasuan kasuko administrazio-erregistroan inskribatuta, gutxienez ebazpen hau argitaratu baino urtebete lehenagotik, eta egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute.