Helburuak
Ikerketa, garapen, berrikuntza eta transferentzia teknologikoko proiektu eta jarduerak burutzen laguntzea eta bultzatzea nekazaritza, nekazaritza-elikagai eta arrantza sektoreetan.
Hartzaileak
- Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten nekazaritzako, nekazaritza-elikagaietako eta arrantzako enpresak, Ikerketa Zentro Ofizialekin edo Unibertsitateko Departamentuekin elkarlanean ari direnean.
- Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten nekazaritzako, nekazaritza-elikagaietako eta arrantzako enpresak, I + D Berrikuntza eta Garapen Zentro propioa dutenak.
- Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten nekazaritza, nekazaritza-elikagai eta arrantza sektoreko enpresa-elkarte edo -taldeak haietako I + D Zentroetakoren batekin, edo Ikerketa Zentro Ofizial edo Unibertsitateko Departamentu bat edo gehiagorekin elkarlanean aritzen direnak.
- Unibertsitate edo EAEko Foru eta Toki Herri Administrazioetako bati atxikitako erakunderen baten barruan dauden Zentro, Erakunde, Departamentu edo bestelako ikerketa-unitateak.