Helburuak
-EAEn izaera berritzailea duten enpresen oinarria handiagotzea eta sendotzea.
- EAEn enpresa berritzaileak nazioartean zabaltzeko bultzada ematea.
- EAEko finantza-hornidura hobetzea, enpresa berritzaile gazteak kapitalizatzeko.
- EAEn presentzia globala izan dezaketen enpresa berritzaileen negozioaren eta berrikuntza-jardueren garapena bizkortu eta areagotzea.
Hartzaileak
Ondorengo baldintzak betetzen dituzten Enpresa Txikiak: 50 langile baino gutxiago izatea eta Urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea. Enpresa beste enpresa batekin edo batzuekin elkartuta badago, eratutako enpresa-taldeak aurreko baldintzak bete beharko ditu.
Enpresak ez du 6 urte baino gehiagoko antzinatasuna izango eta, horretarako, kontuan hartuko da diru-laguntzaren eskabidea egiten den unean, betiere enpresa sortu zenetik, 6 urte iragan ez izana.
Enpresak izaera berritzailea eta hazkuntza-gaitasun handia izan beharko ditu. Enpresaren I+G gastuek bere ustiapen-gastu guztiaren % 15a izan be¬harko dute, diru-laguntza eman baino lehenagoko hiru urteetako batean behintzat. I+G gastuei dagokienez, %15a oraingo zerga-aldiko kontu-ikuskaritzarako izango da.