Helburuak
Unibertsitatearen eta Enpresen arteko harremanak sustatzea, Ikerkuntza-Proiektu bateratua eratzeko bidean.
Ikerkuntza Aplikatu eta Teknologiko Proiektuen gauzatzea, unibertsitate eta teknologia zentroetako ikertzaileek (industria edo produkzio-alorreko enpresetako I+G unitateekin batera) diharduten produkzio-enpresei baliagarri izango zaizkienak industri edo teknologi aplikazio-gaien garapenerako.
Hartzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateetako zentro, institutu, sail eta bestelako ikerkuntza-unitateak, EHUaren baitakoak izan ezik.
Unibertsitatearen eta enpresen arteko harremanak sustatzea eta garatzea helburu duten erakunde edo fundazioak, EHUaren baitakoak izan ezik.
Enpresak dira laguntzaren emaitzaren onurak jasoko dituztenak (nahiz eta laguntzen hartzaile zuzenak ez izan), bai proposatutako gaia bai ikerkuntzaren emaitzak haien interesen araberakoak izan behar baitira, eta bere know-howera bilduz erabili behar ditu aipatu emaitzak, dagokion unibertsitateko ikerkuntza-taldearekin izenpetzen duen hitzarmenaren arabera.