NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikerketa Zientifikoko, Garapeneko eta Berrikuntza Teknologikoko Plan Nazionala, 2008-2011. Orientatu gabeko Oinarrizko Ikerketa Proiektuen Azpiprograma 2012

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2012/02/07
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Estatuko Administrazio Orokorra

Helburuak

Azpiprograma honen helburua da orientatu gabeko oinarrizko ikerketa proiektuak finantzatzea. Proiektu horietan lan esperimentalak edo teorikoak garatzen dira behatu daitezkeen fenomeno eta gertakarien azpian dautzan funtsen inguruko ezagutza berriak barneratzeko, berehalako aplikazio praktiko eta zuzenik ez badute ere. Ezagutza berri horiek aurrerapen bat ekarri behar dute beren ikerketa arlora.

Hartzaileak

1. I+G+B-ko zentro publikoak: unibertsitate publikoak; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako ekainaren 1eko 14/2011 Legearen araberako ikerketa organismo publikoak; izaera juridiko propioa duten I+G+B-ko zentroak, lurralde administrazio publikoekin lotuak edo horien menpekoak, edozein dela ere beren izaera juridikoa; eta I+G+B ekintzetarako gaitasun eta jarduera frogatua duten erakunde publikoak.
2. Ikerketa eta garapeneko unibertsitate pribatuak: unibertsitate pribatuak edo unibertsitate zentro pribatuak, abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoari jarraiki.
3. Irabazi asmorik gabeko ikerketa eta garapeneko bestelako zentro pribatuak: izaera juridiko propioa duen eta irabazi asmorik ez duen erakunde pribatu oro, gaitasun eta jarduera frogatuak baditu ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko proiektu edo ekintzetan.
4. Teknologi zentroak: Teknologi zentroak dira abenduaren 19ko 2093/2008 Errege Dekretuaren 2. artikuluan definitutako erakundeak. Dekretu horren bitartez arautzen dira Estatuko Teknologi Zentroak eta Berrikuntza Teknologikoari Laguntzeko Zentroak eta baita ere sortzen da zentro horien Erregistroa.
5. Irabazi asmorik gabeko beste erakunde pribatu batzuk: fundazioak, elkarteak edo bestelako irabazi asmorik gabeko erakunde batzuk, zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzaren sustapenean, kudeaketan eta bitartekaritzan jarduten dutenak.



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: