Helburuak
an honen helburua da Energia Zerbitzuen Enpresen (ESE) parte hartzea sustatzea, Toki eta Autonomia Administrazioen eraikinetan energia aurrezteko, energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko azterlan eta neurriak hartzerakoan.
Plan honek bi diru laguntza lerro hauek izango diru:
1. Lehen diru laguntza lerroa sari edo konpentsazio gisa emango da, elkarrizketa lehiakorraren prozesuan parte hartuko duten bi ESE finalistei zuzendua, azken kalifikazioan ondoen baloratuak eta kontratuaren esleipendunak ez direnak, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen (SPKL) 163. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2. Bigarren diru laguntza lerroa, berriz, kontratuen esleipendun izango diren ESErentzat izango da, energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko neurrietan inbertsioak egiteari begirako kontratuen kasuan.
Hartzaileak
Diru laguntza plan honen onuradunak hauexek izan daitezke: Energia Zerbitzuen Enpresa moduan diharduen izaera publiko zein pribatuko edozein erakunde, pertsona fisiko edo juridikoa, eta IDAEk xede horretarako duen erregistroan izena emanda eduki behar dute Energia Zerbitzuen Enpresa den aldetik. Horretaz gain, baldintza orokor hauetako 5. atalean azaltzen den jardueraren bat gauzatu behar dute onuradunek. Aldi Baterako Enpresa Elkartea (UTE) izanez gero, elkarte hori osatzen duten enpresetako batek gutxienez izena emanda eduki behar du erregistro horretan.