NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Diru-laguntzak ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapena eta produkzioa sustatzeko

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2010/09/09
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Deialdi honen bidez, besteak beste, honakoak sustatuko dira: gidoiak sortzea, proiektuak garatzea (fikziozkoak, animaziozkoak, dokumentalak nahiz multimediakoak) eta ikus-entzunezko lanak ekoiztea (zinema edota telebistarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak eta zinemarako fikzio nahiz animaziozko film laburrak)

Hartzaileak

1.- Proiektuen garapenerako laguntzak, eta film luzeak eta dokumentalen produkziorako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikusentzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA) , edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

2.- Film laburrentzako laguntzak eskuratzeko beharrezkoa izango da eskatzailea pertsona fisiko edo juridiko pribatu independentea izatea. Pertsona fisikoen kasuan, nahitaezkoa da deialdia argitaratzen den egunean administrazio-egoitza edo establezimendu egonkorra izatea Euskal Autonomia Erkidegoan. Pertsona juridikoen kasuan, 1. paragrafoan ezarritakoa bete beharko da.



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: