NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Business Angels

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2010/11/30
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Business Angels sareen sorkuntza eta garapena bideratzea Euskal Autonomi Erkidegoan, euskal ETEei eskaintzen zaizkien zerbitzuak profesionalizatzen laguntzeko. Diruz lagundu daitezkeen egitateak: Business Angels sare berriak sortzen edo lehendik daudenek gauzatzen dituzten jarduerak garatzen laguntzea, ondoko arloetan: informazioan, hedapenean, bitartekaritzan, proiektuen azterketan eta enpresa proiektu berritzaileei finantza baliabideak emateko beharrezko diren jarduera guztietan.

Hartzaileak

Nortasun juridiko propioa duten erakundeak, publiko edo pribatuak, irabazi asmokoak ala irabazi asmorik gabekoak eta egoitza Euskal Autonomi Erkidegoan dutenak, baldin eta helburu sozialtzat badute Business Angels sare baten jarduera espezifikoak gauzatzea eta ondoko ezaugarriak badituzte:

- Inbertsiogile berriak erakartzeko ikusgarritasuna, irisgarritasuna eta behar adinako jarduera izatea
- Zorrotz eta profesionalki laguntzea ETEen proiektu berritzaileak ebaluatzen
I- nbertsioak sustatzea hazkunde potentzial handia eta errentagarritasun altua sortzeko gaitasuna duten proiektuetan
- Enpresen sorkuntza eta berrikuntza esparruetan jarduten duten beste sare eta eragile batzuekin lan egiteko gai izatea
- Profesionalen egitura egokia izatea zuzenean nahiz zeharka eta emaitzak maiztasunez ebaluatzea



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: