NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:

  • Aipagarrienak

ORRIAREN EDUKIA:

Aipagarrienak

Aipagarrienen bilatzailea:
(yyyy/MM/dd) (yyyy/MM/dd)

AIPAGARRIENEN ZERRENDA:

Microeconomics of Competitiveness MOC: tokiko lehiakortasuna hobetzeko ikuspegi globaletik diseinatutako ikastaro berezia

  • Data: 2012/03/08
  • Gaiak: Enpresa Eraldaketa
Microeconomics of Competitiveness MOC

MOC (Microeconomics of Competitiveness) ikastaroan matrikula egiteko epea ireki du Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak. Harvard-eko Unibertsitateak diseinaturiko ikastaro honek faktore mikro-ekonomikoetan, enpresakoetan eta ingurunekoetan sakontzen du, eta partehartzaileei beren erakundeetako eta lurraldeko lehiakortasuna eraldatzeko etrategiak pentsatzeko beharrezkoak dituzten jakiteak ematea du helburu. 

Ikastaroa talde zabal bati dago zuzendua, nagusiki enpresetako, lankidetzarako erakundeetako (mekataritza ganberak, kluster elkarteak, parke teknologikoak, garapen eta berrikuntza agentziak...) hainbat irismen geografikotako erakunde publikoetako (tokikoa, eskualdekoa eta estatukoa), jakintza sortu eta hedatzeko zentroetako (unibertsitateak; prestakuntza, ikerkuntza eta teknologia zentroak; aholkularitzak...) profesionalak.

Informazio gehiago 


Euskadik 70 ibilgailu elektriko berri jarri ditu martxan 2011n

  • Data: 2012/02/08
  • Gaiak: Berrikuntza Teknologikoa
Ibilgailu elektrikoa

Euskadin, 70 ibilgailu elektriko berri jarri dira martxan 2011n. Ibilgailu horien erosketa sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro eman ditu, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kudeatutako diru-laguntzen bitartez. Horren ondorioz, motorizazio elektrikoa duten ehun ibilgailu baino gehiago daude jadanik euskal errepideetan.

Nabarmendu behar da 2011n Espainian saldutako 428 ibilgailu elektrikoen % 16 Euskadin dauden bezeroek eskuratu dutela; eta Euskadiko biztanle-kopurua kontuan izanik, erosketa-kuota hori handia izan da EAEn, Espainiako biztanleriaren aldean (%5 baino gutxiago).


Lankidetzan egindako eredu alternatiboen aukera

  • Data: 2012/02/03
  • Gaiak: Gizarte Berrikuntza
Network, sjcockell-en irudia.

Energia eta baliabide mugatuen kontsumoan oinarritutako gaur egungo hazkunde ereduaren sostengaezintasunari aurre egiteko, Munduko Ekonomi Foroak proposatzen du ohitura aldaketan eta berrikuntza teknologikoan oinarritutako produkzio eta kontsumo eredu alternatiboak garatzea. Centre for Social Innovation erakundeak teknologiaren eta berrikuntza sozialaren arteko elkarreragina defendatzen du konponbide iraunkorrak sustatzeko, eta horretarako, lehendik martxan dauden tokiko proiektuak konektatzea proposatzen du. Euskadin ekintzaile eta start-up sare bat osatzen ari dira elkarrekiko lankidetza eta ezagutza trukea babesteko teknologia berrien sektorean eta, bide horretatik, etorkizunean Euskal Valley sortzeko.


Microeconomics of Competitiveness MOC: un Curso único diseñado globalmente para mejorar la competitividad local

  • Data: 2012/02/02
  • Gaiak: Enpresa Eraldaketa
Microeconomics of Competitiveness MOC

Abierto el plazo de matrícula al curso MOC (Microeconomics of Competitiveness) de Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad. Se trata de un curso diseñado por la Universidad de Harvard cuyo objetivo es el de profundizar en los factores micro-económicos, de la empresa y su entorno, para dotar a los asistentes de los conocimientos necesarios para poder idear estrategias orientadas a la transformación de la competitividad de sus organizaciones y del territorio. Mediante el estudio de casos prácticos y el trabajo en equipo, el curso busca aportar una visión omnicomprensiva de los factores que determinan la competitividad de un territorio.

El curso se dirige a un colectivo plural, compuesto fundamentalmente por profesionales de empresas, instituciones para la colaboración (cámaras de comercio, asociaciones clúster, parques tecnológicos, agencias de desarrollo y de innovación...), instituciones públicas de diverso alcance geográfico (local, regional y estatal), centros de generación y difusión del conocimiento (universidades, centros de formación, investigación y tecnológicos, consultorías...).

Más información


Urpeko erreminta pneumatikoak eta hidraulikoak atera ditu EGA Master-ek

  • Data: 2012/01/31
  • Gaiak: Berrikuntza Teknologikoa
Ega Master

Urpeko erabileretarako erreminta pneumatikoen eta hidraulikoen sorta berria atera du EGA Master-ek, offshore aplikazioen beharrak asetzeko. Sorta berri hori urpean lan egiten duten profesionalentzako da bereziki: hondoratutako itsasontziak, urperatutako egiturak, petrolio-plataformak, zentral hidraulikoak... Sorta horren barruan, EGA Masterrek hainbat tresna garatu ditu: zorroztarriak, inpaktu-giltza, zulatzeko makinak, sable-zerrak... Horien guztien diseinu-egiturak aukera ematen die urpekariek edozein sakoneratan erabiltzeko.

Aipagarrienen Zerrendaren orrialde zenbakitzea:

Orrialdea 1 / 112  



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: