MOC (Microeconomics of Competitiveness) ikastaroan matrikula egiteko epea ireki du Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak. Harvard-eko Unibertsitateak diseinaturiko ikastaro honek faktore mikro-ekonomikoetan, enpresakoetan eta ingurunekoetan sakontzen du, eta partehartzaileei beren erakundeetako eta lurraldeko lehiakortasuna eraldatzeko etrategiak pentsatzeko beharrezkoak dituzten jakiteak ematea du helburu.
Ikastaroa talde zabal bati dago zuzendua, nagusiki enpresetako, lankidetzarako erakundeetako (mekataritza ganberak, kluster elkarteak, parke teknologikoak, garapen eta berrikuntza agentziak...) hainbat irismen geografikotako erakunde publikoetako (tokikoa, eskualdekoa eta estatukoa), jakintza sortu eta hedatzeko zentroetako (unibertsitateak; prestakuntza, ikerkuntza eta teknologia zentroak; aholkularitzak...) profesionalak.
Informazio gehiago