Lehiakortasun foroa
Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa 2004. urtean abiatu zen lehiakortasun estrategia berri bat osatzeko beharrezkoa zen partaidetza errazteko xedearekin. Ideia honekin dokumentu bat sortu zen, aurrerago 2006-2009 Enpresa Lehiakortasun eta Berrikuntza Sozialerako Plana bilakatuko zena.
Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimen honek deialdi bateratu bat egiten die eragile ekonomiko eta sozialei prozesuan aktiboki parte hartu dezaten, eta era berean konpromisoa hartzen du parte hartze hau posible egingo duten baliabideak jartzeko.
Gaur egun, Foroak indarrean dirau www.euskadi2015.net atarian, Euskadiko lehiakortasunari buruzko gogoeta gune iraunkor bezala. Webgune honek, azken finean, partaidetza sareetan oinarrituriko berrikuntza sozialaren eredu izan behar du. Gobernantza kontzeptu garaikidearekin loturiko izaera soziala du, izan ere, bere baitan hartzen baititu parte hartzearen bitartez politika publikoak definitzen laguntzen duten prozesu sozialak.
Argibide gehiago http://euskadi2015.spri.es/