Berrikuntza estrategia planifikatzea: BERRIKUNTZA AGENDAK
Amaitu da Berrikuntza Agendak programaren ezarpen prozesua.
Enpresa eta aholkularientzako sarbideak zabalik egongo dira, betetze prozesuan dauden espedienteak bukatu ahal izateko .
Laster irekiko da LEHIA ETA BERRIKUNTZA IBILBIDEAK programa eta modu bat eskainiko da amaitu gabe dauden espedienteak programa berri horrekin bateragarri egiteko
Programa honi buruzko informazio gehiago lortzeko, jo 2009ko urriaren 19an EHAAn argitaratutako araudira, gidara edo/eta metodologiara.
SPRIk argitaratua
Zein programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Liburuxka informatibo honek labur-labur azaltzen du zeintzuk diren Berrikuntza Agendak programak gutxienez hiru langile dauzkaten ETEei eskaintzen dizkien metodologia eta laguntzak, euren Berrikuntza Agenda egiteko.
SPRIk argitaratua
Zein programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Bi zatitan banatutako gida da: lehenengoak, erabilitako erreferentzia markoa azaltzen du, Berrikuntza Agendak sustatzen dituen zerbitzu eta jarduerak alegia; bigarrenak, erreferentziazko dokumentua izan nahi du ETEentzat, behin programako jarduerak abian jarri ondoren, informazioa behar badute Berrikuntza Agenda martxan jartzeko testuinguru orokorrari eta oinarrizko alderdiei buruz.
SPRIk argitaratua
Zein programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Dokumentu honek berrikuntzaren munduan murgiltzen du irakurlea, berritzea zergatik den garrantzitsua azalduz eta enpresa berritzaile bat zer den adieraziz. Gainera, Berrikuntza Agendak programaren edukia garatzen du, xehetasun guztiak ezagutzera emanez eta bereziki nabarmenduz zeintzuk diren Berrikuntza Agendaren hiru faseak: Definizioa, Garapena eta Agenda Berrikustea.
SPRIk argitaratua
Zein programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Karpetak 9 tresna-modulu dauzka, eta hauek erabilita, berrikuntza proiektuak gauzatzeko gaitasunak garatzen dira eta beharrezko tekniketan trebatzen da. Enpresetako liderrei erabiltzeko gomendatzen zaie, proiektuak garatzeko gaitasunak eskura ditzaten. Karpeta hiru zatitan banatzen da: beharrezko tresnak, taldeak eta pertsonak.
SPRIk argitaratua
Zein programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Argitalpen honek Berrikuntza Agendak programa zertan datzan azaltzen du, 13 esperientzia praktikoren bitartez, eta enpresei laguntzea du helburu, euren Berrikuntza Agenda definitu, garatu eta berrikusi dezaten. Enpresa bakoitzak bere kasu partikularra kontatzen du, eta ideiak ere eman ditu, ETEek nola berritu dezaketen adierazteko.
SPRIk argitaratua
Zein programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Argitalpen honetan bilduta dago Berrikuntza Agendak programaren lehen urratsari, hots, Berrikuntza Agendaren Definizioari buruzko informazio guztia. 13 enpresak kontatzen dute Definizio prozesu honetan izandako esperientzia, bakoitzak bere jarduera garatzen duen sektoretik abiatuta jakina: Merkataritza, Industria, Zerbitzuak edo Turismoa.
Oharra: Argitalpena euskaratzen ari gara, euskarazko bertsioa prest dagoenean hemen bertan aurkituko duzue. Barkatu eragozpenak.