NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Zer da?

Euskal antolakundeetan berrikuntza sistematikoa eta bikaintasunaren kudeaketa sustatzeko, antolakunde aldatu behar dira, eta baita ere bertan lan egiten duten pertsonak eta zuzendaritza-karguak. Helburu hau lortzeko, hainbat tresna garatu dira, enpresa-sareari berrikuntza ibilbidearen etapa guztietan laguntzeko.

  1. Informatzea eta konpromisoa hartzea; “Berrikuntza Foroak”. Innovanet Sarea.
  2. Gogoeta estrategikoa eta ekintza planifikatzea; “Lehia eta Berrikuntza Ibilbidea”.
  3. Prestakuntza jasotzea; “Directiv@21”, “Liderrak 21” "21 Sarea".
  4. Proiektuak garatzea “Lehia eta Berrikuntza Ibilbidea garatzea”, “Aldatu”, “Innotek”, “Gaitek”
  5. Estrategia berrikustea; “Lehia eta Berrikuntza Ibilbidea berrikustea”.

Izan ere, ez baita nahikoa ezagutzan intentsiboenak diren sektoreetako enpresarik aurreratuenek kalitatea eta kantitatea handitzea euren I+G proiektuetan. Beharrezkoa da egungo enpresa-sarearen oinarriko zati handi batek berrikuntzaren bidea hastea, eta gainera, oinarriak jartzea berrikuntza hau denboran mantendu dadin (berrikuntza sistematikoa).

Berrikuntza irekia

Berrikuntza irekiaren helburua da berrikuntza zentzu zabalean ulertzea: berrikuntza enpresaren arlo guztietan dago, ez teknologian bakarrik, baina baita ere antolatzeko moduan edo bezeroengana iristeko eran. Berrikuntza modu sistematikoan kudeatu behar da eta helburutzat izan behar du emaitza ekonomikoak sortzea antolakundearentzat.

 




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: