José María Gasalla, hizlari ospetsua, idazlea eta Deustuko Business School-eko irakaslea, aditua da lidergoaren kudeaketan. “Konfiantzaren araberako” ereduaren sortzailea da eta hainbat lan argitaratu ditu, gehienak erakundeetako zuzendaritzari, kudeaketari eta lidergoari buruzkoak. “La nueva dirección de personas” da bere liburu ezagunenetako bat, dagoeneko hamargarren edizioan doana. Argitalpen horretan pertsonen kudeaketarekin erlazionatutako gaiak lantzen ditu, kontuan harturik kudeaketa hori elkarrekiko konfiantzazko harreman batean oinarritzen dela. Gasallak, bestalde, aholkulari-lana egin du aldaketa eta antolakuntzako garapena helburu izan duten enpresa ospetsu askorentzat.