Argitalpenak
Argitalpen biltegi bat dago euskal antolakundeen eskura eta ondoko helbidera posta elektroniko bat bidalita eskatu daiteke infoinnova@masinnova.net
Oharra: Argitalpena euskaratzen ari gara, euskarazko bertsioa prest dagoenean hemen bertan aurkituko duzue. Barkatu eragozpenak.
Informatzea:
Berrikuntza Foroak
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Berrikuntza Foroak
Argitalpen honetan Berrikuntza Foroetan jorratzen diren edukien berri ematen da. Berrikuntza Foroak topaketa batzuk dira, non parte-hartzaileei berrikuntzaren garrantziaz eta berrikuntzaren alorrean eskura ditzaketen laguntzez informatzen baitzaie. Argitalpen honek berrikuntzaren ibilbidearen ikuspuntu orokor bat eskaintzen du, hain zuzen ere, Euskadi+innova-n enpresak benetan berritzaileak eta lehiakorrak izan daitezen proposatzen duguna. Berrikuntza Foroak ibilbide horren lehen urratsa dira.
Estrategia planifikatzea:
Berrikuntza Agenda programaren metodologia osoa
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Dokumentu honek berrikuntzaren munduan murgiltzen du irakurlea, berritzea zergatik den garrantzitsua azalduz eta enpresa berritzaile bat zer den adieraziz. Gainera, Berrikuntza Agendak programaren edukia garatzen du, xehetasun guztiak ezagutzera emanez eta bereziki nabarmenduz zeintzuk diren Berrikuntza Agendaren hiru faseak: Definizioa, Garapena eta Agenda Berrikustea.
Berrikuntza Agendak programaren gida
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Bi zatitan banatutako gida da: lehenengoak, erabilitako erreferentzia markoa azaltzen du, Berrikuntza Agendak sustatzen dituen zerbitzu eta jarduerak alegia; bigarrenak, erreferentziazko dokumentua izan nahi du ETEentzat, behin programako jarduerak abian jarri ondoren, informazioa behar badute Berrikuntza Agenda martxan jartzeko testuinguru orokorrari eta oinarrizko alderdiei buruz.
“Berrikuntza Agendak berrikuntzara bidean: Esperientzia praktikoak
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Argitalpen honek Berrikuntza Agendak programa zertan datzan azaltzen du, 13 esperientzia praktikoren bitartez, eta enpresei laguntzea du helburu, euren Berrikuntza Agenda definitu, garatu eta berrikusi dezaten. Enpresa bakoitzak bere kasu partikularra kontatzen du, eta ideiak ere eman ditu, ETEek nola berritu dezaketen adierazteko.
Berrikuntza Agendaren Definizioa: Esperientzia praktikoak
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Argitalpen honetan bilduta dago Berrikuntza Agendak programaren lehen urratsari, hots, Berrikuntza Agendaren Definizioari buruzko informazio guztia. 13 enpresak kontatzen dute Definizio prozesu honetan izandako esperientzia, bakoitzak bere jarduera garatzen duen sektoretik abiatuta jakina: Merkataritza, Industria, Zerbitzuak edo Turismoa.
Trebatzea:
Euskal ETEetan berritzeko Tresna Karpeta
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Karpetak 9 tresna-modulu dauzka, eta hauek erabilita, berrikuntza proiektuak gauzatzeko gaitasunak garatzen dira eta beharrezko tekniketan trebatzen da. Enpresetako liderrei erabiltzeko gomendatzen zaie, proiektuak garatzeko gaitasunak eskura ditzaten. Karpeta hiru zatitan banatzen da: beharrezko tresnak, taldeak eta pertsonak.
Berrikuntzarako zuzendaritza gaitasunak
SPRIk argitaratua
Argitalpen data: 2008ko azaroa
Zein Programari dagokion: Directiv@21
Directiv@21 argitalpenaren bidez programa hau ezagutzera ematen da, dagoeneko prestakuntza ekintza honetan parte hartu duten zuzendaritza-karguen esperientzia azalduz. Izan ere, prestakuntza ekintzaren helburua da euren antolakundeetan berrikuntza prozesuei arrakastaz aurre egiteko gai diren zuzendaritza-karguak prestatzea. Era berean, argitalpen honek Directiv@21-ek lantzen dituen gaitasunekin lotutako hizlarien artikuluak ere barne hartzen ditu.
Proiektuak garatzea:
ALDATU Programa
SPRIk argitaratua
Argitalpen data: 2008ko abendua
Zein Programari dagokion: ALDATU
Argitalpen honek ALDATU programa zertan datzan azaltzen du: gutxienez 6 langile dauzkaten euskal enpresei, fundazioei eta enpresa elkarteei zuzenduta dago, baldin eta berrikuntzak sartu nahi badituzte ondoko arloetan: Antolakundearen Estrategia Birplanteatzea; Merkatu eta Antolaketa Berrikuntza eta Berrikuntza Gaitasuna Garatzea. Programan parte hartu duten pertsona eta enpresek euren ikuspegia eta esperientzia kontatzen dute.
Programa guztien liburuxkak:
Berrikuntzarako urratsak
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Denak
Katalogo honek berrikuntzaren fase guztiak azaltzen ditu: Informazioa, Estrategia Planifikazioa, Prestakuntza, Proiektuak Garatzea eta Estrategia Berrikustea. Gainera, informazioa ematen du Eusko Jaurlaritzak fase hauetako bakoitzerako eskaintzen dituen programa eta laguntzei eta onuradun izan daitezkeenei buruz.
Berrikuntza Agendak Programa
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Berrikuntza Agendak
Liburuxka informatibo honek labur-labur azaltzen du zeintzuk diren Berrikuntza Agendak programak gutxienez hiru langile dauzkaten ETEei eskaintzen dizkien metodologia eta laguntzak, euren Berrikuntza Agenda egiteko.
ALDATU Programa
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: ALDATU
ALDATU programaren araudia biltzen duen liburuxka. Programa honek diru-laguntzak ematen ditu ondoko arloetako berrikuntza proiektuak gauzatzeko: Antolakundearen Estrategia Birplanteatzea; Merkatu eta Antolaketa Berrikuntza eta Berrikuntza Gaitasuna Garatzea.
Directiv@21 Programa
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Directiv@21
Liburuxka honek Directiv@21 programa azaltzen du. Ekimen hau Euskadi+innova-ren programetan parte hartzen duten enpresetako zuzendaritza-karguei zuzenduta dago, eta helburutzat dauka behar dituzten gaitasunak ematea, euren antolakundeetan Berrikuntza Prozesuei arrakastaz aurre egin diezaieten.
Lider21 Programa
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: Lider21
Lider21 programaren prestakuntza ekintzari buruzko informazioa ematen du. Programa hau berrikuntza proiektuen lider izan eta pertsona talde baten gaineko ardura dutenei zuzenduta dago. Liburuxkak azaltzen du norentzat den Lider21 eta zein gai jorratzen dituen.
21Sarea Programa
SPRIk argitaratua
Zein Programari dagokion: 21Sarea
Liburuxka honek 21Sarea programa azaltzen du. 21Sarea sare sozial bat da ezagutza komunitate baten sorrera errazten duena enpresaren berrikuntza arloan. Directiv@21 prestakuntza prozesuan parte hartu duten zuzendaritza-karguei zuzenduta dago.