Tecnalia, ikerketa aplikatuko Espainiako lehen zentro pribatua, Euskaditik kanpo aurkeztua izan da ofizialki aste honetan. Madril aukeratu dute "Inspiring day" deituriko jardunaldia ospatzeko eta jardunaldi horretan kasu praktikoen bidez aurkeztu dute beren teoria, zeinaren arabera enpresek teknologia aplikatu behar baitute hazteko. Negozio aukera hori egin dute berek ere osasuna, birdiseinu adimentsua, energi aurrezkia edo produkzio prozesuak bezalako sektoreetan.