NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Sahara azpiko Afrikako negozioen egoera, Angola, Ghana, Senegal eta Hegoafrikako kasuak

  • Data: 2010/06/03
  • Ordutegia: 8:45-13:30
  • Iraupena: 5 ordu
  • Lekua: SPRIko Auditorioan Bizkaia plaza, Urkijo zumarkalea, 36, Bilbao
  • Honek emana: Casa África, SPRI
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Antolatzailea: SPRI

Informazio gehiago

igarro@spri.es
944037080
Lur-azalerari eta biztanle kopuruari dagokionez, Afrika da munduko bigarren kontinente handiena; aukera handiko kontinentea gainera, kontuan izanik ekonomi hazkunde handia izan dezakeela. 2008tik 2009ra, Afrikako herrialdeek hazkunde tasa positiboa izan zuten, ELGAko herrialdeentzat aurreikusitako tasaren ia %7 baino gehiago alegia. Sahara Azpiko Afrikak 47 herrialde biltzen ditu eta 800 milioi biztanle baino gehiago ditu. Horrela beraz, esan genezake merkatu hetereogeneo bat dela, era guztietako produktu eta zerbitzuen inbertsio eta komertzializaziorako aukera handiak eskaintzen dituena. Jardunaldi honetan eskualde horretako, eta bereziki, Angola, Ghana, Senegal eta Hegoafrikako negozio aurreikuspenak azalduko dira. Hazkunde adierazleak eta hedatze bidean dauden sektoreak kontuan hartuta, lau horiek dira euskal enpresentzako aukera handienak eskaintzen dituzten herrialdeak. Alberto Amurgo ELGAko ekonomialaria izango dugu gure artean, eskualde horretako egoera ekonomikoari eta ekonomi aurreikuspenei buruz hitz egiteko. Afrikako enpresa aukeretan aditua den Duncan Bonnett jaunak azalduko digu zein den euskal enpresentzako negozio egoera batez ere Angolan, Ghanan, Senegalen eta Hegoafrikan. Azkenik, Afrikarekin inbertsio eta merkataritza harremanak izan dituzten Goizper, Idatrade, Inkoa eta Irizar enpresek eskualde horretan eta batez ere herrialde jakin batzuetan izan duten esperientzia eta kasu arrakastatsu batzuk kontatuko dizkigute.

8:45     Izen-emateak

9:00     Ongietorria eta Eusko Jaurlaritzak kanpo harremanetarako politikari eta Afrikari buruz duen ikuspegia

Irune Aguirrezabal, Eusko Jaurlaritzako Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko zuzendaria

9:15     Casa Áfricaren zeregina ekonomiaren eta enpresen esparruan

Ricardo Martínez Vázquez, Casa Áfricako zuzendari nagusia

9:30     SPRIren jarduera Sahara Azpiko Afrikan

David Fernández, SPRIko Nazioartekotze zuzendaria

9:45     Afrikako ekonomi aurreikuspenak, African Economic Outlook 2010. Egoeraren aurkezpena eta aurreikuspen orokorrak, eta Angola, Ghana, Senegal eta Hegoafrikari buruzko ikuspegia

Alberto Amurgo Pacheco, Europe, Middle East & Africa Desk, ELGAko ekonomialaria

10:15   How to do business in Africa. Business Environment in Africa

Duncan Bonnett, Whitehouse & Associates-eko bazkidea

10:45   Atsedenaldia-kafea

11:15   Enpresen testigantzak

  • Gotzon Gómez, IRIZAR: Director de Ventas, Mercados de Exportación de IRIZAR, La experiencia de Irizar en Sudáfrica
  • Sara peña, Directora de Internacional de INKOA: Polos Agroindustriales en Senegal
  • Gorka Urbieta, Responsable de Exportación del Área Subsahariana de GOIZPER: Exportaciones a diferentes países africanos
  • Miguel Ángel Martínez, Export Area Manager de AMILIBIA Y DE LA IGLESIA: Aspectos prácticos de los viajes y la exportación en África Subsahariana

12:45   Mahai-ingurua

 




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: