LEGO© munduko konpainia sortzaile, berritzaile eta ospetsuenetako bat dugu. Enpresaren produktu eta zerbitzuak beti iraultzaileak izan eta izango dira, jolasaren eta ikasketaren, eskuen, burmuinaren eta teknologiaren arteko harremana urtetan zehar ikertu eta garatu izanari esker.
Mundu mailan berrikuntza teknologikoaren alorrean erreferente den MIT (Massachusetts Institute of Technology) ospetsuan, laborategia duen enpresa bakarrenetakoa dugu.
Lego Taldeko I+G saileko zuzendari izan zen Robert Rasmussen adituak emango duen hitzaldi bakarraren bidez, sormen sistemikoaren, berrikuntza irekiaren eta LEGOren negozio-arrakastaren filosofia eta oinarriak ezagutu eta ulertzeko aukera izango dugu.
LEGO© enpresako jendeak nola pentsatu eta sentitzen duen jakin eta ulertuko dugu, azken urteotan erabat berritzaileak izan diren proiektuetatik bi nola sortu ziren: LEGO© SERIOUS PLAY™, helduen eta erakundeen mundua aldatzen ari den Denbora Errealeko Estrategiaren metodologia; eta LEGO MINDSTORM, erabiltzaile, haur, gazte, nerabe eta helduek robotikaren munduan duten parte-hartzea iraultzen ari den robota.
LEGO SERIOUS PLAY, egoerak simulatzeko eta etorkizuna irudikatzeko aukera eskaintzen duen metodologia. Informazioan oinarritutako erabakiak hartzen eta ekintzak estrategikoki planifikatzen laguntzen du.
Nori zuzendua
Gaur egun, historian sortu den denbora errealeko metodologia eraginkorrena, haren sortzaileetako baten, Robert Rasmussenen eskutik, ezagutzeko interesa duen pertsona edo erakunde oro.
CV Robert Rasmussen
Hezitzailea eta negozio-aholkularia da. LEGO Taldearen Produktu Hezitzaileen alorreko Ikerketa eta Garapena saileko zuzendari eta “Executive Discovery” delakoaren (LEGO© SERIOUS PLAY™ diseinatu, garatu, ezarri eta merkaturatzeko LEGOko sailaren) presidente izan da. LEGO MINDSTORM robota garatu zuen taldeko kide izan zen, MIT institutuan LEGOk duen laborategiko zuzendari eta LOGO hizkuntza sortu zuen Seymour Papert ezagunarekin batera.
Robert, literalki, LEGO© SERIOUS PLAY™ prozesu eta metodologiaren “fundatzaile eta sortzaileetako” bat izan zen. LSPren erraztaileen prestakuntzaren jatorrizko programa garatzeaz arduratu zen LEGO Taldean lanean aritu zen bitartean, hau da, 2000tik 2004era. Une horretatik 2010ean Open Source negozio-eredu bihurtu zen arte, Robert LEGO Taldeko bi prestatzaileetako bat (Master Trainer deitzen zaien horietakoa) izan zen eta pertsonalki LEGO© SERIOUS PLAY™ delakoaren nazioarteko komunitateko erraztaile ofizialen erdiak prestatu zituen.
Oharra
Jardunaldiaren jarraipen gisa, Robert Rasmussen berak eta Lucio Margulis irakasleak, T3 trebakuntza-tailerra emango dute. Tailerreko ikasleek metodologia askatasunez erabiltzeko egiaztagiria jasoko dute, lizentzia-hitzarmenik lortu behar izan gabe.