Prestakuntza-mota horren egutegia xehetasun gehiago ikusi nahi baduzu, hemen duzu helbidea.
Profesional horiek guztiak metodologiaren eta LSPren tresnen erabileran trebatuko dituzte hainbat esparru eta negozio-aldetan, hala nola: estrategia, berrikuntza, antolamendu-garapena, produktuak, markak eta lantaldeak.
2010eko maiatzean, Lego Serious Play-ren metodologia eta tresnak Open Source negozio-eredu bihurtu ziren. Hala, T3 trebakuntza jasotzen duten erraztaileek, lehen tailerretarako aholkularitza jasoko dute metodologia sortu zuenaren eskutik eta askatasunez erabili ahal izango dute LEGO taldearekin ofizialki metodologia hori erabiltzeko lizentzia-hitzarmenik gabe.
Nori zuzendua
Erraztaileak, gaitasun sustatzaileak, hezitzaileak, giza baliabideen profesionalak, proiektu-gerenteak, coach-ak, entrenatzaileak, aholkulariak, unibertsitateko irakasleak, maisuak/maistrak, gerenteak eta produktu- edo marka-aholkulariak eta estrategian adituak.
Ikastaroko ikasleek Lego Serious Play metodologiaren erabilerarako beharrezko diren ezagutza eta trebetasunak eskuratuko dituzte. Erraztaileek, LSP metodologia erabiliz, tailerrak prestatu eta burutzeko beharrezkoa den informazioa, ulermena eta esperientzia hartuko dute.
Helburuak
- Enpresa, talde eta pertsonentzat, LSP metodologia eta denbora errealeko estrategia esperimentatu eta ikastea.
- LSP metodologiaren oinarrian dauden teoriak ikasi eta esperimentatzea.
- LSP metodologia erabiliz, tailerrak diseinatu, garatu eta errazteko beharrezko ezagutzak eskuratzea.
- LSP metodologiaren aplikazio pertsonalizatuak diseinatu eta prestatzeko zereginekin praktikatzea.
Programa
Trebakuntza-programa (T3) ikusi programa (PDF / 616 Kb)
Prestatzaileak
Robert Rasmussen
Hezitzailea eta negozio-aholkularia da. LEGO Taldearen Produktu Hezitzaileen alorreko Ikerketa eta Garapena saileko zuzendari eta “Executive Discovery” delakoaren (LEGO© SERIOUS PLAY™ diseinatu, garatu, ezarri eta merkaturatzeko LEGOko sailaren) presidente izan da. LEGO MINDSTORM robota garatu zuen taldeko kide izan zen, MIT institutuan LEGOk duen laborategiko zuzendari eta LOGO hizkuntza sortu zuen Seymour Papert ezagunarekin batera.
Robert, literalki, LEGO© SERIOUS PLAY™ prozesu eta metodologiaren “fundatzaile eta sortzaileetako” bat izan zen. LSPren erraztaileen prestakuntzaren jatorrizko programa garatzeaz arduratu zen LEGO Taldean lanean aritu zen bitartean, hau da, 2000tik 2004era. Une horretatik 2010ean Open Source negozio-eredu bihurtu zen arte, Robert LEGO Taldeko bi prestatzaileetako bat (Master Trainer deitzen zaien horietakoa) izan zen eta pertsonalki LEGO© SERIOUS PLAY™ delakoaren nazioarteko komunitateko erraztaile ofizialen erdiak prestatu zituen.
Lucio Margulis
Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, jolasarte eta jolasen maisu eta lehen eta bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko gradu eta graduondoko irakasle. Latinoamerikan LSP egiaztagiria lortu duen partner eta erraztaile den eta gazteleraz hitz egiten duen merkatuan ezagunena den Juego Serio aholkulari-taldea sortu zuen eta egun zuzendu egiten du. Denbora errealeko estrategiako proiektuak diseinatu, garatu eta burutzen espezializatu da eta berrikuntza, estrategia eta aldaketaren kudeaketari buruzko workshopak antolatu, ikastaroak eta tailerrak eman eta proiektu eta programak kudeatu ditu. Gainera, nazioarteko erakunde eta enpresetan prestakuntza-lanak ere egin ditu.
Aholkularitza-proiektuak diseinatu eta kudeatu zituen, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan irakasle izan zen, bai eta ADEN Business School-eko Sormen eta Berrikuntza irakasle ere, Europako beste erakunde batzurentzat ikastaroak emateaz gain.
Gaur egun, mundu mailako bezeroen eta Argentina, Espainia, Txile eta Erdialdeko Amerikako gobernuen estrategia, berrikuntza, aldaketaren kudeaketa eta ekintzailetzaren antolamendu-aholkulari lanetan dabil. Nazioarteko ekitaldi eta workshopetan hizlari eta prestatzaile.
Oharra
“Parte hartu ahal izateko ingelesa ulertu eta hitz egiteko oinarrizko maila izatea gomendatzen da.”
Hizkuntza: Prestakuntza gazteleraz diktatuko du Lucio Margulisek, Robert Rasmussenek ingelesez parte hartuko duelarik. Material nagusiak (eskuliburuak) ingelesez egongo dira baina kontzeptu eta ideia garrantzitsuenak gaztelerara itzuliko dira.