NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Directiv@21: Berrikuntzarako Gaitasunak. Aldaketaren kudeaketa pertsonen bitartez

  • Data: 2010/06/15
  • Ordutegia: 9:00 -18:00
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Parkea. Gizarte kluba - Txokotek (Eraikin 102). Kanala bidea, 102. 48170, ZAMUDIO (Bizkaia)
  • Honek emana: SPRI, S.A.
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Antolatzailea: SPRI, S.A.

Informazio gehiago

944317121
Prestakuntza prozesuaren helburua da zuzendaritza gaitasunak eskaintzea antolakundeetako berrikuntza prozesuei arrakastaz aurre egiteko. Ikuspegi praktikoa erabiliko da, jakintza esperientziak garatuz sortzen baita.

Enpresa eta ekonomia arloak une oro aldatzen ari dira, eta etengabeko eraldaketa prozesua bizi dute. Prozesu honi aurre egiteko ezinbestekoa da zuzendaritza karguek beharrezko diren gaitasunak edukitzea. Zuzendaritza karguen trebakuntza berme bat da etorkizunari aurre egiteko prest dauden enpresa lehiakorrak lortzeko.

Prestakuntza prozesuak 3 jardunaldi osoz irauten du. Jardunaldi bakoitzaren edukiak ondokoak dira:

  • Berrikuntzaren kudeaketa
  • Estrategia eta berrikuntza sistemikoa
  • Aldaketaren kudeaketa pertsonen bitartez

Hauxe da Directiv@21 prestakuntza prozesuko hirugarren jardunaldiaren izenburua: “Aldaketa kudeatzea pertsonen bitartez”.Modulu honen xedea da, batetik, zuzendariei giltzarriak eskaintzea enpresako pertsonen errendimendua, motibazioa eta partaidetza handitzeko eta, bestetik, zuzendariek talde eraginkorrak eta efizienteak gidatzeko daukaten gaitasuna hobetzea. Moduluan beste hainbat kontzeptu landuko dira: lidergo eraldatzailea, taldeen kudeaketa, aldaketaren kudeaketa eta gatazken konponketa.

Nori zuzenduta dago?

Prestakuntza prozesua enpresetako zuzendaritza karguei zuzenduta dago, enpresa hauek jarduera zentroa EAEn izan behar dute eta Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren berrikuntza programetan parte hartu behar dute (Berrikuntza Agenda eta Aldatu).

Bestelako datuak

  • Informazio gehiagorako: 944317121 telefonoan.
  • Inskripzioa egiteko: www.directivo21.com.



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: