NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

"IKT konpainien produktu eta zerbitzuak ordezkatzen ditugu" · Iñigo Zenarruzabeitia, Sercotic enpresako sustatzailea

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   2 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Iñigo Zenarruzabeitia, Sercotic enpresako sustatzailea

EAEko IKT enpresa garrantzitsuenetatik pasa ondoren (hala nola Thales, Desinor, Syseca, Kyat edo Tecnocom), Deustutik ateratako informatikari honek sektorerako merkataritza zerbitzuen enpresa bat sortu du. Bere helburua da Euskadiko informazio teknologien sektoreko konpainien produktu eta zerbitzuak ordezkatzea.

Zertan datza sortu duzun enpresa berria?

Sercotic merkataritza zerbitzuak eskaintzen dituen konpainia bat da, zeinaren helburu nagusia baita informazio teknologien konpainietako merkataritza sailekin kolaboratzea eta haiei laguntzea beren produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzen. Hau da, informazio teknologien konpainietako produktu eta zerbitzuak ordezkatzen ditugu EAEko edozein enpresa sektoretan.

Outsourcinga al da hori?

Neurri batean, bai. Egia da xedea dela merkataritza saila hedatzea outsourcing sistema baten bidez, baliabide propiorik kontratatu behar ez izateko. Baina negozio aukerak eskainiko dizkiegu gure bezeroei eta ezagutzera emango diegu zein den jomugatzat hartu dugun enpresa sektorearen eta lurraldearen egoera.

Hona hemen gure ezaugarri nagusiak: produktu eta zerbitzu teknologikoen ordezkaritza-lana egiten dugu merkatuan, negozio aukerak bilatzen ditugu, enpresa sektore guztietan jarduten dugu eta bezeroak sektore eta lurraldearen arabera fokalizatzen ditugu.

Zeintzuk dira zuen bezeroak?

Aholkularitza bidezko salmenta behar duten produktu eta zerbitzu teknologikoak salduko ditugu. Eta premia horiek nagusiki enpresa ertain eta handietan sortzen dira, horiek izango dira gure jomuga. Edozein sektoretara zuzenduko gara, inolako mugarik gabe. Produktuaren edota zerbitzuaren arabera aukeratuko dugu enpresa sektore egokiena.

Merkatu guztietara zuzenduko zarete ala geografikoki hurbil dauzkagunetara?

Gure bezeroak bertakoak, nazionalak edo nazioartekoak izan daitezke. Hasieran Euskadin ordezkatuko ditugu beren produktu eta zerbitzuak, gure ustez behar adina konpainia daudelako merkaturatze prozesua behar bezala garatzeko. Aurrerago, ordea, erkidego mugakideetara ere zabalduko dugu gure ordezkaritza.

Zein izango da zuen balio bereizlea?

Gaur egun badaude outsourcing komertziala egiten duten konpainiak, baina beren helburu nagusiak dira merkataritza indarra eta marketina. Gure zerbitzua gainerakoengandik bereiziko da esparru horretatik kanpo dauden merkataritza jarduerak egingo ditugulako, eta kasu zehatz honetan, negozioak bilatuko ditugu aholkularitza bidezko salmenta profesionala erabiliz.

Bada bereiziko gaituen beste ezaugarri bat ere, zeren zerbitzu honek hainbat abantaila eskain baititzake, esaterako, departamendu propio bat izateak dakarren kostua aurreztea, salmentak metodo profesionalen bidez handitzea, salmenta prozesuak kontrolatu eta monitorizatzea, malgutasun handiagoa lortzea (ez delako langile propiorik kontratatu behar) eta merkatuak fokalizatzea.

Zeintzuk dira zuen lehiatzaileak?

Lehiakide nagusiak enpresetako merkataritza sailak dira, edo merkataritzarako laguntza eskaintzen duten freelance agenteak eta outsourcing komertzialeko enpresak. Hala ere, lehenago nioen bezala, ez dituzte gure zerbitzu berdinak eskaintzen.

Nola erabaki zenuen enpresari bihurtzea?

Ibilbide profesional luzea egin ondoren (bai alderdi teknikoan eta baita ere komertzialean), gaur egungo egoerak eta esperientzia hau ustiatzeko gogoak ekintzailetzan murgiltzera eraman naute eta, hala, aukera izan dut profesionalki garatzen jarraitzeko.

Zeintzuk dira etorkizuneko erronka nagusiak?

Lehenik eta behin, proiektu berri hau sendotzea. Bigarrenik, mota honetako zerbitzuetan erreferente izatea.

Nola ikusten duzu IKTen sektorearen etorkizuna Euskadin?

Nabari da krisia, baina ez beste toki batzuetan bezainbeste. Enpresek nahiz administrazioek sektore honetan inbertitu beharra daukate.

Zer-nolako erronkak gainditu behar dituzte Euskadiko IKT enpresek merkataritza arloan?

Sektoreak kontuan izan behar lituzke gaur egun teknologiaren esparruan nagusi diren joerak, batez ere cloud computinga, hots, zerbitzuak Internet bidez eskaintzea. Berrikuntza eta sormena bezalako alderdiak ezin dira baztertu konponbide berriak sortzeko prozesuetan, horrela lortzen baita lehiakideengandik bereiztea.

Bezero eta erabiltzaileek kostu baxuko produktu eta zerbitzuak nahi dituzte, lagungarri izan daitezen beren sistema teknologikoen garapen eta hazkundean. Gero eta gehiago gara denetik erabiltzen dugunak (sare soziala, cloud computing...), horrek esan nahi du komunikazio premia ere handitzen doala eta beraz azpiegiturak ere hobetu behar direla.

Informazio teknologien sektoreko enpresek kontzeptu hauek barneratu beharko dituzte: ongien egiten den horretan espezializatzea, beste konpainia batzuekin lankidetzan jardutea bezeroei konponbide globalak eskaintzeko eta errentagarritasuna sustatu eta optimizatzea ahalik eta kostu txikienarekin. Konponbide handiak sortu behar dira kostu baxuarekin, eta aukera eman behar zaie bezeroei konponbide horietara iristeko.

  • Data: 2012/01/20



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: