NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

"Jendeak gero eta gehiago erosten du Interneten" · Angel Hidalgo eta Carolina Otxoa, Lowlet enpresako fundatzaileak

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Angel Hidalgo eta Carolina Otxoa, Lowlet enpresako fundatzaileak

Programatzaile batek eta atzerriko merkataritzako aditu batek osatutako bikote honek web orri bat sortu zuen iaz Ermuko dendetako eskaintzak internetez zabaltzeko. Interesatuek kupoi bat inprimatzen dute eta gero establezimenduan bertan erabil dezakete erosketak egiteko. Ermuko esperientzian izandako emaitzak onak badira, beste hiri batzuetara zabalduko dute eredua.


Nola sortu zenuten enpresa?

"Outlet"a modan dago. Azken hilabeteotan, saltokietako erakusleiho askotan ikus daiteke "Outlet-a barruan" dioen kartel bat. Lowlet proiektuaren helburua da toki bat eskaintzea interneten bai artikulu horiei eta baita ere puntualki egiten diren eskaintzei. Saltoki askorentzat horixe da Interneten presentzia izateko bide bakarra, ez baitute web orririk. Bikoteak eta biok eraman dugu aurrera proiektua.

Zein zailtasun izan dituzue abiarazte prozesuan zehar?

Zailena geure burua ezagutzera ematea izan da. Publizitate kanpainak egin ditugu irratian eta tokiko argitalpenen batean. Banan-banan bisitatu ditugu saltokiak foileto informatiboak banatzeko. Lehendik ezagutzen gaituzten saltokiak dira gurekin gehien fidatzen direnak.

Zein da zuen jarduera?

Lowlet enpresa Interneteko komunikazioaren onurak biltzen saiatzen da, baina merkatariak bezeroarekin duen harremana galdu gabe. Lowlet-en hainbat saltokitako artikuluak dauzkagu, eta berei buruzko azalpena eta prezioa dauzkate adierazita. Aukera ematen da baita ere artikulua erreserbatzeko, jasotzean eskatuko dizuten erreserba kodearen bidez. Erabiltzailea saltokira joan daiteke artikulua nolakoa den egiaztatzeko. Gustatzen ez bazaio, ez du erosteko derrigorrik.

Zergatik mugatu zarete eremu geografiko zehatz batera?

Eremu honetara mugatu gara, gure jarduera hemen garatzen dugulako. Ikusten badugu web orriak arrakasta duela, baliteke gure jarduera inguruko eremuetara ere zabaltzea.

Nolako harrera izan du eskaintzen duzuen zerbitzuak?

Merkatariek ongi hartu dute. Ideia ona iruditzen zaie, baina gutxi dira webean artikuluak sartzen ausartzen direnak.

Zeintzuk dira zuen lehiatzaile nagusiak?

Maila honetan ez dago jarduera hau egiten duen antzeko orririk, ezta outlet produktuekin edo eskaintzekin ere. Baina ikusi dugu denda askok Facebooken egiten dutela beren artikuluen sustapena, nahiz eta funtzionalitateak oso desberdinak izan.

Nola bereizten zarete beste web eta sare sozial batzuengandik?

Merkatariei erakusleiho txiki bat eskaintzen diegu sarean eta aukera ematen diegu beren artikuluak askatasun osoz eguneratzeko.

Asko entzuten da Groupon izena. Zer iruditzen zaizue haren eredua?

Groupon nagusiki hiri handietan zentratzen da. Guk merkatari txikizkaria lantzen dugu, konfiantzazkoa. Gure helburua da saltoki txiki batek berea balitz bezala har dezala web orria, eurak direlako nola eta noiz eguneratu erabakitzen dutenak.

Zeintzuk dira etorkizuneko erronka nagusiak?

Inguruko saltokiek Interneti beldurra galtzea eta aliatutzat har dezaten lortzea, ez baita beti hala izaten.

Jendeak erosten al du Internet bidez?

Jendeak gero eta gehiago erosten du Interneten. Halaxe diote estatistikek eta halaxe egiaztatu dugu gure ingurune hurbilean. Sareko segurtasuna gero eta handiagoa da, baina iruzurraren aurka babesteko modurik onena konfiantzazko tokietan erostea da.

Nolakoa da informatikaren panorama Euskadin?

Merkataritzarekin eta Internetekin erlazionatutako guztia etengabe ari da eboluzionatzen eta hazten. Egunetik egunera gehiago dira era batera edo bestera Sarearekin bat egiten duten saltokiak eta, itxura guztien arabera, halaxe jarraituko du. Guk geuk, weba diseinatzeko eskaeraren hazkunde garrantzitsua erregistratu dugu azken hilabeteotan maila lokalean.

  • Data: 2011/10/15



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: