NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

"Interneten badago oraindik zer asmatu" · Mikel Garcés, GoEar webgunearen sortzailea

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 9 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Mikel Garcés, GoEar webgunearen sortzailea

Mikel Garcés getxotarrak 21 urterekin sortu zuen bere etxean gaur egun bisita gehien dituen 7.000 web orrietako bat. Spotify-ren ostean GoEar da onlineko musika erreprodukzioko webgune nagusia gaztelaniazko hiztunen artean eta une honetan zazpi langile ditu ikusitako orriek sortzen duten publizitatean oinarrituta.

Nola hasi zen dena?

Duela urte dezente hasi nintzen Interneten munduan aitaren laguntzaz, programatzailea baita. Gustatzen zitzaidan berak egiten zuena: kode arraroak sartu eta funtzionatu egiten zuten. QBasic-en sartzen hasi nintzen eta gero Interneten ere bai. Bakarrik ikasi nuen programatzen. Gainera, aplikazioen garapenari buruzko goi-mailako gradua egin nuen.

Eta GoEar?

Ez zen izan nire lehen proiektua. Hori baino lehen hainbat hutsegite egin nituen: eBay-ren lehiakide izan nahi zuen enkante orri bat eta bikoteak aurkitzeko kontaktu orri bat, adibidez. Azken hori ondo zebilen, baina ez ninduen guztiz betetzen. Egia esan damutu egin naiz, gaur egun diru asko ematen duen sektorea delako.

Baina orduan Youtube sortu berria zen eta ohartu nintzen Interneten bazela hutsune bat, pentsatu nuen haren antzeko webgune bat behar zela baina audioa soilik eskainiko zuena, niri asko gustatzen baitzait musika. Eta programatzen hasi nintzen. Hilabete batzuk behar izan nituen, bakarrik egin nuelako. Neronek diseinatu nuen. Ordu asko sartu nituen. Gurasoek lagundu zidaten, sosik gabe nengoen eta.

Diseinatzaile ere bai orduan?

Munduko diseinatzaile txarrena naiz. Behin batek esan zidan GoEar zela sekula ikusi zuen orri itsusiena, baina gehien gustatu zitzaiona. Orain diseinatzaile bat dago GoEar-en lanean.

Nola abiarazi zenuen weba?

Lehenik eta behin, lagunei pasa nien eta ikaragarri gustatu zitzaien. Funtzionatzen hasi zen eta... gaur arte. 2006ko uztailean jarri nuen martxan.

Nola konpondu zenuen egile eskubideen arazoa?

Egia esan kontu horrek beldurra ematen zidan. Lehenik, beta moduan abiarazi nuen eta jendea atzematen hasi nintzen. Azkenean, inolako lizentziarik gabe ireki nuen. Handik gutxira SGAEkoak neuzkan telefonoan. Gustatu zitzaien proiektua eta akordio bat lortu genuen. Gaur arte arazorik gabe. Norbaitek kantaren bat kentzeko eskatzen badigu ezabatu egiten dugu berea dela frogatu ondoren.

Eta nola erakartzen duzu trafikoa?

Trafikoa bere kasa sortzen da, jendeak gustuko duen doako zerbitzua delako. Aldiz arazoak izan nituen trafiko gehiegi iritsi zenean, hosting enpresek ez baitzidaten zerbitzu ona ematen. Orduan, sistemak administratzen zituzten Madrileko gazte batzuk ezagutu nituen, eurekin gelditu nintzen eta hantxe osatu genuen geure datu zentroa.

Nola ateratzen diozu errentagarritasuna?

Beti pentsatu izan dut zerbitzuak doakoa izan behar zuela. Negozio eredua publizitatean oinarritzen da. Eta oraingoz ondo dabil. Google AdSense eta beste enpresa pare batek daramate publizitatearen kontua.

Erosteko eskaintzarik jaso duzu?

Izan ditugu bai. Lehena, hasi eta hilabetera. 800 euro eskaini zizkidaten. Dena den, nire asmoa ez da weba saltzea, gustatu egiten zait eta ez dit arazo handiegirik ematen.

Eta hurrengo erronkak?

Zerbitzua hobetzen ari gara aplikazio gehiago eskainiz. Orain programatzaile gehiago dauzkat, erabiltzaileei arreta emateko jendea, bi diseinatzaile, sistema administratzaileak... Guztira, zazpi pertsona bizi gara honetatik. Interneten badago oraindik zer asmatu.

  • Data: 2010/06/16



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: