NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

"Ingesit enpresak lainoaren aldeko apustu handia egin du" · Luis Miguel Manzanedo, Ingesit enpresako Sistema zuzendaria

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  5 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Luis Miguel Manzanedo, Ingesit enpresako Sistema zuzendaria

15 urtetik gorako ibilbidea egin ondoren, Ingesit aholkularitza informatikoa birtualizazioan eta cloud computing-ean espezializatzen ari da orain. Ingesit-eko Sistema zuzendariak esan bezala, Enbor izeneko lainoko ERPa eskaintzeaz gain, enpresaren ezagutza aprobetxatzen ari dira beste konpainia batzuk aholkatzeko eta esateko zer egin behar duten beren zerbitzuak SaaS (Software as a Service) eran eskaintzeko.

Nola sortu zen Ingesit?

Ingesit duela 15 urte sortu zen, industriaren munduko software konponbideen arloko esperientzia zabala zuten 5 bazkideren eskutik.

Bi negozio ildo dauzkagu:

- Aholkularitza eta garapena. Ingesit konpainiaren negozio nagusia industriara bideratutako software konponbideena da. Ikusirik nolako enpresak ditugun EAEn, kudeaketa industrialean espezializatu gara, eta proiektu kontrako fabrikazioa, serie laburrak, eta abar lantzen hasi gara. Gure Enbor ERPa oso tresna indartsua da eta funtzionalitate asko ditu. Dagoeneko lainoan eskaintzen dugu SaaS modalitatean, segurtasun neurri zorrotzak eta banda zabal bermatua dituen gure CPDtik.

- Azpiegiturak eta Sistemak. Horixe da gure outsourcing ildoa, hardwarearekin, sareekin, VPN komunikazioekin, segurtasunarekin, sistema eragileekin, exchange-arekin, sharepoint-arekin, birtualizazioarekin, cloud computing-arekin, eta abarrekin lotuta dagoena.

Zein esparrutan lan egiten du zuen enpresak?

Bezeroarengana orientatutako negozio eredua dugunez, EAEn zentratuta gaude, baina gure bezero askok ordezkaritzak edo egoitzak dauzkate hala Estatuan nola nazioartean, eta urruneko euskarri zerbitzuak eskaintzen dizkiegu.

ERPa da zuen zerbitzuetako bat. Nola sortu zen negozio hori?

Egia esan, horixe da enpresaren hasierako zerbitzua, eta garrantzitsuena. Gainerako azpiegitura eta sistema zerbitzu guztiak gure bezeroen sistema informatikoen premien inguruan sortu dira. Bezeroen informatika sail bihurtu gara eta beren esparru informatiko osoa barne hartzen dugu (softwarea, hardwarea, sistemak, segurtasuna, internet...).

Ingesit-ek segurtasunarekin lotutako zerbitzu asko ere eskaintzen ditu. Nola hasi zen jarduera hori eta nola dago orain? Gure bezeroek ENBOR ERParen gero eta informazio gehiago argitaratzen dute eta, beraz, segurtasun neurri gehiago hartu behar ditugu sistema informatikoen barruan, datuak babestu ahal izateko. Gainera, merkatuko premiek behartuta, faktura elektronikoa erantsi diogu gure ERPari eta sinadura digitalen eta ziurtagirien mundua ikertzen ari gara. Horrek guztiak eta cloud computing-ak aukera eman digute I+G-ko hainbat sinergia aplikatzeko eta zerbitzu berri horiek guztiak abiarazteko.

Lainoak geldiezina dirudi. Nola aldatu du Ingesit enpresaren eskaintza?

Hasieran joera horren aldeko apustu indartsua egin genuen: mota horretako zerbitzu bat berme osoarekin eskaini ahal izateko baldintza onenak biltzen dituen CPD batean inbertitu genuen. Geroztik, enpresei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak zabaldu ditugu bi negozio ildoetan.

Orain SaaS modalitatean eskaintzen dugu gure Enbor ERPa. Enbor ERParekin lotutako zenbait web zerbitzu garatu ditugu (kalitate modulua, Enbor ERParekin integratutako e-commerce atariak, SAT departamenduentzako mugikortasuna, etab.). Gainera, gure ERParekin integratutako lainoko faktura elektronikoaren zerbitzuak inplementatu ditugu.

Azpiegitura eta sistema arloan zerbitzu berri ugari abiarazi ditugu: "Sistemen Auditoria" eta "Segurtasun Auditoria", Sharepoint erabiliz garatutako konponbideak, eta sistemen euskarri lanak egiteko nahiz berrikusteko zerbitzuak dakartzaten hosting eta housing zerbitzu espezializatu eta pertsonalizatuak.

Uste duzu etorkizunean software guztia lainoan eskainiko dela?

Argi dago eta gero eta gehiago gainera. Komunikazioak eta segurtasuna hobetu ahala eta aplikazioak web ingurunera egokitzen diren heinean, joera horrek gero eta indar handiagoa hartuko du.

Berdin eragiten die sektore ekonomiko guztiei?

Bai. Uste dut cloud computing-a sektore guztietan sartzen dela. Funtsean, aplikazioa eta informazioa zentralizatzeaz ari gara. Sektore guztietan daude aplikazioak eta datuak. Hala ere, sektore batzuetan beste batzuetan baino askoz ere zentzu gehiago dauka.

Zein aukera daude lainorako konektagarritasuna bermatzeko?

Sistema erredundanteak eskaintzen ditugu SHDSL, LPP eta irrati frekuentzia bidezko lineekin. Ez dakit %100eko bermea eman daitekeen, baina uste dut nahiko sistema fidagarria dela kobrezko kablearen teknologian oinarritutako konponbidea eskaintzea irrati frekuentzian oinarritutako backup linearekin. Bestalde, gure CPDan operatzaile desberdinen lineak erabiltzen ditugu. Gaur egun telefonia operatzaile orok dauzkate konponbide nahiko seguruak, baina egia da oraindik garesti samarrak direla.

 Software librea ere joera geldiezina al da?

Zalantzarik gabe, open sourceko konponbide asko daude, software komertzialaren osagarriak direnak. Ingesit enpresak software librean oinarritutako konponbide asko ezartzen ditu eta egia esan enpresek diru asko aurrezten dute lizentziatan. Batez ere ofimatikara, posta elektronikora, birusen edo spamaren aurkako softwarera, webeko filtroetara eta abarretara bideratutako konponbideak dira.

Zeintzuk dira enpresaren hurrengo erronkak?

Erronka handiena da aurrera egitea eta aipatutako teknologi horiek are gehiago garatzea. Segurtasuna, mugikortasuna, cloud computing-a, open source-a eta sare sozialak bezalako teknologiek negozio eredu iraunkorragoak garatzen laguntzen dute.

 

  • Data: 2011/12/19



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: