NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Elkarrizketak

Elkarrizketen bilatzailea:
(yyyy/MM/dd) (yyyy/MM/dd)

ELKARRIZKETEEN ZERRENDA:

"IKT konpainien produktu eta zerbitzuak ordezkatzen ditugu" · Iñigo Zenarruzabeitia, Sercotic enpresako sustatzailea

  • Data: 2012/01/20
Iñigo Zenarruzabeitia, Sercotic enpresako sustatzailea

EAEko IKT enpresa garrantzitsuenetatik pasa ondoren (hala nola Thales, Desinor, Syseca, Kyat edo Tecnocom), Deustutik ateratako informatikari honek sektorerako merkataritza zerbitzuen enpresa bat sortu du. Bere helburua da Euskadiko informazio teknologien sektoreko konpainien produktu eta zerbitzuak ordezkatzea.


"Elkar erakartzen duten pertsonak detektatzen dituen amodio-bitartekari bat eskaintzen dugu" · Jaime Vázquez, Discreetic enpresako fundatzailea

  • Data: 2012/01/10
Jaime Vázquez, Discreetic enpresako fundatzailea

Beren famili negozioari esker asko dakite harreman pertsonalei buruz eta oso gustuko dute Internet. Ez da beraz bitxia lau Vázquez anaiek (Diego, Jaime, Alejandro eta Gonzalo) ligatzeko enpresa bat sortu izana Interneten. Baina ñabardura garrantzitsu bat du beren ekimenak: bilbotarrak dira eta nahiago dute lehendik elkar ezagutzen duen jendea elkartu.


"Ingesit enpresak lainoaren aldeko apustu handia egin du" · Luis Miguel Manzanedo, Ingesit enpresako Sistema zuzendaria

  • Data: 2011/12/19
Luis Miguel Manzanedo, Ingesit enpresako Sistema zuzendaria

15 urtetik gorako ibilbidea egin ondoren, Ingesit aholkularitza informatikoa birtualizazioan eta cloud computing-ean espezializatzen ari da orain. Ingesit-eko Sistema zuzendariak esan bezala, Enbor izeneko lainoko ERPa eskaintzeaz gain, enpresaren ezagutza aprobetxatzen ari dira beste konpainia batzuk aholkatzeko eta esateko zer egin behar duten beren zerbitzuak SaaS (Software as a Service) eran eskaintzeko.


"Hasi gara Spyro nazioartean zabaltzen" · Beatriz Machiñena, Spyro enpresako marketin arduraduna

  • Data: 2011/11/28
Beatriz Machiñena, Spyro enpresako marketin arduraduna

Spyro euskal liderretako bat da enpresako kudeaketa softwarearen arloan, indartsuenetako bat IKTen sektorean. Orain bi erronka ditu: nazioartean zabaltzea eta lainora migratzea.


"Sare sozialen bidez komunikatzea epe luzerako apustua da" · José Mendiola, Commienza enpresako bazkidea

  • Data: 2011/11/01
José Mendiola, Commienza enpresako bazkidea

Deustuko ESTEn Ekonomia ikasketak egin ondoren, une honetan onlineko marketin aholkularitza bat zuzentzen du eta bloglari hiperaktiboa da. Komunikazio estrategia eta sare sozialetako kudeaketa zerbitzuak eskaintzeaz gain, teknologiari buruzko zutabeak idazten ditu ElConfidencial egunkarian eta Engadget gunearen bertsio espainiarreko bloglari seniorra da.


"Jendeak gero eta gehiago erosten du Interneten" · Angel Hidalgo eta Carolina Otxoa, Lowlet enpresako fundatzaileak

  • Data: 2011/10/15
Angel Hidalgo eta Carolina Otxoa, Lowlet enpresako fundatzaileak

Programatzaile batek eta atzerriko merkataritzako aditu batek osatutako bikote honek web orri bat sortu zuen iaz Ermuko dendetako eskaintzak internetez zabaltzeko. Interesatuek kupoi bat inprimatzen dute eta gero establezimenduan bertan erabil dezakete erosketak egiteko. Ermuko esperientzian izandako emaitzak onak badira, beste hiri batzuetara zabalduko dute eredua.


"Ingeniaritza matematikoa egiten duen Europako enpresa bakarretako bat gara" · Sergio López, Mathlan Matematika enpresako zuzendaria

  • Data: 2011/10/03
Sergio López, Mathlan Matematika enpresako zuzendaria

Sergio López Matematikan lizentziatu zen eta Software Garapeneko masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean, eta gero Panda Security enpresan lan egin zuen 2008an MathLan Matematika sortu baino lehen. Fundatzaileek Cambridge Unibertsitatea bisitatu zutenean sortu zen proiektu hau, zeinaren helburua baita enpresetako prozesuak eta kalitatea hobetzea ingeniaritza matematikoa eta adimen artifiziala erabiliz.


"Guztiz desberdinak dira erabiltzaileak gailu mugikorrarekin elkarreragiteko duen modua eta PCarekin elkarreragiteko duena" · Javier Jiménez, Tapquo enpresaren sustatzailea

  • Data: 2011/09/19
Javier Jiménez, Tapquo enpresaren sustatzailea

Informatikari honek estandar irekiko garapen mugikorretako enpresa bat jarri du martxan, Iker Pérez de Albéniz eta Aitor Jiménezekin batera. Tabletentzako edo smartphonentzako kodea eta interfazeak programatu eta enpresen premia guztiak betetzen dituzte. Beren lehen produktuetako bat aplikazio mugikorren garapena errazten duen sistema bat da.


"Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten konponbide teknologikoak eskaintzen ditugu" · Asier Azaceta, Techabout-eko CTP

  • Data: 2011/08/31
Asier Azaceta, Techabout-eko CTP

Deustuko ingeniari informatiko honek Bilbon sortutako Interneteko enpresa interesgarrienetako batzuetan lan egin du, hala nola, DeustoNet, ComuNet edo Kristina Internet-en. Habidite Technologies-ko Sistema Domotikoen arduradun izan ondoren, ekintzaile bihurtu zen Techabout-en bidez, non pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko konponbideak eskaintzen baititu gauzen Internet edo ingurumen-adimena bezalako teknologiekin.


"CERNen lan egiten dugunok milioika begi ditugu guri begira" · Alberto Resco, CERNeko Indico Software Engineer

  • Data: 2011/08/12
Alberto Resco, CERNeko Indico Software Engineer

Deustuko ingeniari informatiko honek Accenture, IT Deusto eta Cesga erakundeetan lan egin zuen pare bat urtez Suitzako CERN zentro teknologikora, hots, Weba asmatu zen tokira iritsi aurretik. Lehenbizi bekadun gisa eta orain langile modura, lainoan funtzionatzen duten lan kolaboratiborako tresnak garatzen ditu.

ELKARRIZKETEN ZERRENDAREN orrikatzea:

Orrialdea 1 / 19  



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: