NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

"Elkar erakartzen duten pertsonak detektatzen dituen amodio-bitartekari bat eskaintzen dugu" · Jaime Vázquez, Discreetic enpresako fundatzailea

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  3 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Jaime Vázquez, Discreetic enpresako fundatzailea

Beren famili negozioari esker asko dakite harreman pertsonalei buruz eta oso gustuko dute Internet. Ez da beraz bitxia lau Vázquez anaiek (Diego, Jaime, Alejandro eta Gonzalo) ligatzeko enpresa bat sortu izana Interneten. Baina ñabardura garrantzitsu bat du beren ekimenak: bilbotarrak dira eta nahiago dute lehendik elkar ezagutzen duen jendea elkartu.

Zer eskaintzen du Discreetic zerbitzuak?

Gure helburua da bikoteak sortzea lehendik elkar ezagutzen duen jendearen artean. Hitzordu arrunt batean oso prozesu motela jarraitu behar izaten da, baina bi pertsonak lehendik elkar ezagutzen badute dena doa azkarrago eta seguruago. Amodio-bitartekari birtual bat da, gai dena elkar erakartzen duten bi pertsona detektatzeko.

Nola jartzen duzue harremanetan lehendik ezaguna den jendea?

Bezeroak berak esaten digu zeintzuk diren Facebook sare sozialeko bere lagunak, posta elektronikoko helbideak edo ezagunen telefonoak. Eta nor gustatzen zaien esaten digute anonimoki. Hurrengo urratsa da erakarpen posibleak detektatzea eta jakinaraztea.

Zergatik ez dute aurrez aurre hitz egiten?

Egoera batzuk konprometituak direlako. Jende askori gustatzen zaio lagunen bat, baina inor ez da ausartzen lehen urratsa ematera ez dutelako hondatu nahi lehendik duten harremana. Guk aukera ematen diegu Sarearen bidez egiteko, isilpean.

Zergatik atera duzue zerbitzu hau orain?

Pelikula bat ikusten ari ginela otu zitzaigun ideia; beti izan dugu zerbait martxan jartzeko gogoa eta sare sozialen eztandak oraintxe egitera bultzatu gaitu. Gure lana utzi dugu eta... hemen gaude!

Pentsatzen dut asko zainduko zenutela pribatutasunaren kontua?

Dena da isilpekoa. Inork ez du jakingo Discreetic zerbitzua erabiltzen duzunik. Erabiltzaileek ez dute zer galdurik.

Eta finantzaketa?

Oraingoz guk ordaintzen dugu dena. Aurrerago, hazkundea azkartu nahi badugu, bilatuko dugu diru gehiago.

Eta diru-sarrerak?

Freemium negozio eredua erabiltzen dugu. Oinarrizko zerbitzua doakoa da. Baina espero dugu erabiltzaileen %10ak ordaindu egingo duela muga gabeko kontaktu kopurua edukitzeko. Zehazki 2,95 euro hilean. Gainera,bikoteak osatzen direnean, baliteke produktu kupoiak eskaintzea. Ziur negozio askori interesatuko zaiela.

  • Data: 2012/01/10



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: