NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Barnetegi Teknologikoa: "Ezagutu zein den Teknologia Berrien balio estrategikoa"

 

Gaur egun bizi dugun krisi garaian, gero eta garrantzi handiagoa dauka baliabide eta tresna teknologiko berriei buruzko ezagutza izateak, teknologia horiek merkatuan daukagun posizionamendua hobetzen lagunduko baitigute. Egungo Informazio Gizartean, dagoeneko ezagutzen ditugun gauzen bertsio digitalak agertzen dira, baina baita errealitate berriak ere. Gertatzen ari diren aldaketak ezagutzeko eta enpresa baten estrategiak nola egokitu behar duen identifikatzeko, ez da beharrezkoa teknologiak menperatzea, baina bai ordea eman dezaketen balioaren garrantzia zein den jakitea. Kontua ez da teknologia mota asko ezagutzea, baizik eta guztiak batera erabiliz gero, noraino irits gaitezkeen jakitea eta gure enpresako edo taldeko produkzio metodoak nola alda ditzaketen ikustea. Hortik abiatuta erabakiko dugu lagungarri ote zaigun teknologia horiek erabiltzea, hobekuntzak ekarriko dizkiguten ala ez, beste egoera batzuetan aplikatu daitezkeen, etab.

Barnetegi Teknologikoa edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzaileei edo zuzendaritza-karguei zuzenduta dago, eta 12 laguneko taldeak izaten dira gehienez. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatuan antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta dago IKTen balioa zein den transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegiarekin konbinatzeko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak zehazteko.

  

Zer da?

Barnetegi teknologikoa 24 orduko egonaldi bat da. Ingurune atsegin batean antolatzen da, eguneroko arazoetatik isolatzeko eta bereziki diseinatuta dago ondoko helburuak lortzeko: 
  • Antolakundeen etorkizunari buruz hausnartzea.

  • Gaur egun gizartean, enpresan eta negozioen planteamenduan dagoen teknologiak eskaintzen digun balioa eta aukera guztiak ulertzea.

  • Parte-hartzaileek informazio gizartea hobeto ulertzea, beren antolakundearen etorkizunerako erabakirik onenak har ditzaten.  

Zer EZ da?

  • EZ da teknologiari buruzko prestakuntza ikastaro bat.

  • EZ da "...-gailua erabiltzeko zazpi sekretuak" ikasteko saio bat.  

  • EZ da etorkizunak ekarriko duena ikusteko erakusleiho bat. 

Xedea:

Bertaratutakoek jakin behar dute antolakundeek BEREHALA hasi behar dutela urratsak ematen bide berri honetan, teknologia nola aprobetxatzen ari diren jakiteko eta nondik hasi behar duten erabakitzeko. 

 

Norentzat:

Antolakundearen barruan eragina izan dezaketen pertsonentzat: kudeatzaileak, zuzendaritza karguak...

Bi eratako barnetegi teknologikoak daude:

  • Deialdi irekiko Barnetegia. Edozein enpresatako kudeatzaileek edo zuzendaritza-karguek eman dezakete izena modalitate honetan. Inskripzioa egiteko www.euskadinnova.net web orrira sartu behar da eta nahi den deialdi irekiko barnetegia aukeratu.

  • Deialdi zehatzeko Barnetegia enpresa taldeentzat. Modalitate hau talde homogeneoentzat bakarrik da; enpresa bateko taldeak izan daitezke edo enpresa elkarteak, kolektiboak, eta abar. Taldeko Barnetegi bat egiteko deitu 944037039 telefonora.

 

Programa

1. Eguna 

15:30 - 16:00  Harrera

16:00 - 20:00  1. saioa: Enpresa Informazio Gizartean 

  • Zer da Informazio Gizartea? Eta Web 2.0?
  • 2.0 enpresa: paperik gabeko bulegoa
  • Informazioa bilatzea vs aurkitzea
  • Informazioa lortu edo norbaitengandik jaso
  • Gure merkatuaren zaintza eta behaketa sistematikoa
  • Ospea Informazio Gizartean
  • Interneten daukagun irudia zaindu. Aztarna digitala
  • Onarpen kolaboratiboa

20:00 - 22:00  Lan Afaria

22:00 - 24:00 Gaueko saioa: "Gau digitala"
Hoteleko aretoan saio informala egingo da, maila profesional zein familiarrean lehen kontaktua izateko gure gizartea eraldatzen ari diren gailu teknologiko arruntekin. 

2. Eguna

08:30 - 09:30  Gosaria

09:30 - 14:00  2. saioa: 2.0 zerbitzuak erabili gure produktibitatea hobetzeko 

  •  Nola komunikatu Web 2.0 aroan
  • Sare sozialak
  • Lan kolaboratiboa
  • Online edukiak partekatu
  • Ezagutza partekatu
  • Online erosketak, ordainketa sistemak
  • Interneteko publizitatea
  • Nortasuna sarean: ziurtagiri digitalak, sarbide bakarra, tramite administratiboak...

     

Beste datu interesgarri batzuk

  • Barnetegi Teknologikoa Innovanet Sareko agenteekin lankidetzan antolatzen da.

  • 12 plaza bakarrik, izen-emate ordenaren arabera esleituak.

  • Prezioa: 100 euro pertsonako.

  

Hurrengo datak

Laster deialdiak argitaratuko ditugu.

GERTAKIZUNEN ZERRENDA:

Ez dago adierazitako bilaketa-datuak egiaztatzen dituen gertakizunarik




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: