Telefónica etxerainoko zuntz optikoaren (FTTH) potentziala probatzen ari da eta, aurreikuspenen arabera, hainbat froga abiaraziko ditu Donostiako Igara, Berio eta Zuatzu auzoetan. Eremu horietan enpresa ugari daude eta, beraz, operatzaileak espero du horrelako azpiegituren eskaera (100 megako Internet abiada eskaintzen dutenena) handia izango dela.
Telefónica enpresak dagoeneko martxan dauzka
FTTH frogak Bilboko eraikin batzuetan hileko 14 eurogatik, baina oraindik ez du proiektu horren emaitzarik ezagutarazi. Badirudi etxerainoko zuntza dela operatzaileen hurrengo erronka handia, zuntz optikoarekin beren eskaintzak bereiz ditzaketelako gainerako konpainiengandik. Horregatik eskatu du Telefónicak azpiegitura hori beste enpresekin partekatu behar ez izatea.
Une honetan, kobrea eta kablea erabiliz ezin da gainditu Ono-k Madrileko eremu batzuetan eskaintzen duen 50 Mbp-ko abiadura, dena den, gutxitan izaten da 30 megatik gorakoa. Etxerainoko zuntzarekin hainbat zerbitzu berri eskaini ahalko dira, esaterako, telemedikuntza.