NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Salmenta automatikoko makinak kontrolatzeko irtenbide malgu bat diseinatu du Dinalanek

Bozkatu albiste hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   3 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Berriaren irudia

Dinalan ingenieritza-enpresak salmenta automatikoko makinak kontrolatzeko irtenbide berritzaile bat garatu du. Eskuragarri dituzten software-liburutegiek eskaintzen duten malgutasun handiari, pertsonalizatzeko aukerari eta duten kostu lehiakorrari esker, garatutako produktua oso alternatiba interesgarria da hala prototipo gisa edo serie txikiak instalatzeko, nola makina-kopuru handiko proiektuetan jartzeko. Eskudirutan —billetez nahiz txanponez— egiten diren kobratzeak eta ordainketak tratatzeko orduan sortu ohi diren arazoak erraz konpon daitezke aplikazio horren bidez, eta erraz integra daiteke bezeroen aplikazioekin.


Microsoft Windows-ekin dabiltzan PCetan jartzeko diseinatuta dago sistema, baina sistema eragile irekiekin, Linuxekin, esate baterako, lan egiteko bertsioa garatzen ari dira dagoeneko Dinalanen. Egokitzapen horri esker, oraindik gehiago jaitsi ahal izango lituzkete salmenta automatikoko makina bakoitzaren ekipamendu-kostuak. Oso interesgarria da kostuak txikitzea salmenta-ekipo askorekin lan egin nahi denean.

Dinalanek diseinatutako produktuak, batetik, osagai elektroniko bat dauka, eta, bestetik, hari lotutako softwarea. Eta bi lekutara konektatzen da, oso erraz: PCra, USB ataka baten bidez, eta ordainketa-bideetara. Hala, MDB protokoloa darabilten makinetan txanpon-zutabeak, billete-irakurgailuak eta aurrez ordaindutako txartelak erabili ahal izango dira, eta, ccTalk protokoloa darabiltenetan, berriz, billete-irakurgailuak, aurrez ordaindutako txartelen irakurgailuak eta sailkapena eta itzultzea egiteko hautagailua dituzten tobera-sistemak jarri ahal izango dira.

Bi protokoloak batera erabiltzeko aukera ere ematen du sistemak; adibidez, ccTalk motako hautagailu baten eta itzultzaile baten konbinazio bat izatea, eta, aldi berean, MDB billete-irakurgailu bat. Gainera, aukera dago sarrera eta irteera digitalak erabiltzeko -normalak edo potentziazkoak- botoiak, sentsoreak eta alarmak irakurtzeko, led-ak aktibatzeko, bai eta motor txikiak martxan jartzeko ere.

Haien diseinuarengatik eta ezaugarriengatik, salmenta automatikoko makinetarako irtenbide horrek aukera ematen du azkar garatzeko salmenta automatikoko prototipoak eta sistemak, eta parkingetan ordaintzeko, produktuak ordaintzeko, argazkiak errebelatzeko zerbitzuak kobratzeko edo esnea salmenta automatikoko makinen bidez saltzeko.

Dinalanen sistema erosten duten bezeroek, jasotzen duten elektronikaren eta software-moduluen bidez, oso-oso erraz egin ahal izango dituzte goi-mailako funtzioak, hala nola kreditua kontsultatzea, kobratzea, ordaintzea, egoera kontsultatzea eta kontabilitatea egitea. Zerbitzu gehigarrien artean, alor horretan laguntza teknikoa emateko sail bat ere badu enpresak.

Dinalanek esperientzia handia du salmenta automatikoko sistemen alorrean, I+G proiektuak egin eta aplikazio espezifikoak garatu baititu Espainiako hainbat enpresa handirentzat. Adibidez, Ekasa enpresak merkaturatutako RETA apustu-ekipoen softwarea garatu du, esnea saltzeko makinen eta Administrazioaren formularioen ordainketa-sistemak diseinatu ditu, eta Azkoyen enpresarekin elkarlanean aritu da elektronika-proiektuetan, tabako-makinen, kafe-makinen eta edari hotzen makinen kontrol-softwarea garatzeko. Sektorearen beharrak ezagutzeak eta urteen poderioz izandako eskarmentuak aukera eman dio Dinalani banaketa- eta salmenta-makinak kontrolatzeko eta irtenbide berezitua eskaintzeko.

  • Data: 2010/09/02

Iruzkin 1 Albistea honetarako

IRUZKINEN ZERRENDA:

1 <%Server.htmlDecode(" - " & resources.textos.publicadoPor) & ": ") %> Ramon Calo | Visualnegocio <%Server.htmlDecode(resources.textos.fecha & ": ") %> 2010/09/06 - 09:36
Es necesario aclarar que el sistema de gestión de apuestas que utiliza Euskal Kirol Apostual (EKASA) y que es explotado bajo la marca comercial RETA ha sido desarrolado por la empresa Visualnegocio Soon, sl ubicada en Oiartzun (Gipuzkoa). Visualnegocio ha desarrollado tanto el software del sistema central de apuestas como de las máquinas de apuestas y terminales de punto de venta de las tiendas de apuestas. Dinalan ha desarrolado un módulo cuya finalidad es permitir que el sistema de apuestas desarrollado por Visualnegocio "hable" con los periféricos conectados a la máquina de apuestas (monedero, lector de tarjetas, lector de billetes ...).
Visualnegocio Soon, s.l. - 943471787 - ramon@visualnegocio.com
Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: