Panda Security – The Cloud Security Company – enpresaren Cloud konponbideen ziurtagiridun Partner-ak %47 hazi dira urtebetean. Hazkunde horrek agerian utzi du lainotik eskainitako teknologiek harrera ona izan dutela enpresen artean, izan ere gaur egun 600 Partner inguruk eskuratu dute Panda Security konpainiaren ziurtagiria.
EAEn oso zifra baikorrak lortu dituzte, ziurtagiridun Partner-en %12 Euskadikoak baitira
Partner kontsola, hots, Panda Cloud Partner Center, Banaketa kanalerako oinarrizko tresna bilakatu da, konponbideak berak eskaintzen dituen erraztasunei esker. Izan ere, aukera ematen baitio Partner-ari bere bezeroen bizi zikloan zentratutako kudeaketa sinple bat egiteko, trial bertsioak probatzeko, lizentziak erosteko eta zerbitzuak berritzeko. Panda Security enpresaren ziurtagiridun Partner-ek zuzenean kudeatu ditzakete beren bezeroak eta software eredu tradizionalaren marjinak gainditzen dituzten lizentzia pack-ak eskuratu ditzakete; horrek aukera berri bat ematen dio Kanalari "Security as a Service" eredura pasatzeko eta 2012an zehar hazten jarraitzeko.