NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Orange enpresak dio EAE laugarren erkidegoa dela Informazio Gizartearen garapenean

Bozkatu albiste hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Berriaren irudia

Orange Fundazioak eginiko eEspaña txostenaren arabera, EAE laugarren autonomia erkidegoa da Informazio Gizartearen garapenean, aurretik dituelarik Madril, Katalunia eta Nafarroa. Lisboako Agendan ezarritako Europako konbergentziaren helburuak bakarrik aztertzen baditugu, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoak postu hobea dute, hots, hirugarrena, EBko batez bestekotik bost puntura daudelarik.

EAE ongi kokatuta dago Interneteko sarbideari eta banda zabala duten etxeei dagokienean; aise gainditzen ditu Kontinente Zaharreko herrialde eta autonomi erkidego gehienak. Baina herritarrek erabiltzen dituzten teknologia berriei dagokienean, emaitzak oso apalak dira. Espainia nahiko atzean dago enpresetako IKTen erabilpenari dagokionean eta Euskadin, berriz, konparatiboki nahiko ondo gaude atal horretan. Euskadi Estatuko liderra da web korporatiboen sorkuntzan, Europako batez bestekoaren gainetik.

IKT enpresen arloan ere kokapen ona daukagu, EAEko konpainien %1,84 sektore horretakoak dira, eta Madrilek (%2,47) eta Kataluniak (%1,9) bakarrik gainditzen dute portzentaje hori. Hirugarrena da halaber zerbitzuen sektorean langile informatikoak dauzkaten konpainiei dagokienean, Madril eta Valentzia dituelarik aurretik. Eta Errioxarekin batera, liderra da enpresetako ERP sistemen erabilpenean, mota horretako software fabrikatzaile asko baititugu gure artean.

  • Data: 2010/09/03

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: