NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ibilgailuen aerodinamika diseinatzeko informatika metodo batek lortu du Indarsun Saria

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Berriaren irudia

David Bravo Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren Karrera Amaierako Proiektu Onenaren irabazlea izan da Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Karrera Amaierako Proiekturik Onenaren Indarsun Saria, aerodinamika hobetuz motorrezko ibilgailuetan eraginkortasun energetikoa areagotzea bilatzen duen lan batek jaso du. David Bravo, Ingeniaritza Industrialean espezializatutako lizentziatuak sinatutako lan honek, tamaina ertain-handia duten hiru ibilgailu ezberdin diseinatzeaz gain, edozein motako ibilgailuetan ikerketa aerodinamikoa egiteko metodologia garatu du.


Hiru autoen diseinuak, kiroletako Coupé 2+2, 5 lekutako Fastback hiru gorputzekoa eta bolumenetako Sedán bat dira. Alde batetik diseinu hauek, pasa den mendeko 50. hamarkadako ibilgailu dotoreak ekartzen dituzte gogora baina gaur eguneko gama ertain/altuko automozioko estetikarekin bat egiten dute. Izan ere, proiektuaren bokazioa denboraz kanpoko diseinu bat egitea zen, modatik kanpo hain azkar geratzeko.

Hiru modeloetan aerodinamika hobetzea bilatzeaz gain, David Bravoren lanak, motorrez dabilen edozein ibilgailuren portaera ikertzeko balio duen proiektua ere garatu du, "airezko tunela"-ren beharrik izan gabe, kostu handiko azpiegitura berau eta gainera, bidean doan ibilgailuaren zenbait baldintza simulatzea uzten ez duena. Proiektu irabazlea, zenbakietan oinarritutako ikerketa bat da, ordenagailuz diseinatutako programari eta simulaziozko beste programa bati esker.

Indarsun sinadurak urtero saritzen du karrera amaierako proiektu onenaren lanen bat, energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetiko arloan, etorkizun iraunkor bati begira. Kasu honetan, ibilgailuen aerodinamikak berebiziko garrantzia hartu du bai erregaiaren kontsumoa murrizteko eta baita ohiko autoen isurketa kutsakorrak murrizteko. Eta era berean, etorkizuneko ibilgailu elektrikoaren autonomia areagotzeko ere, egun nahiko mugatua delako.

  • Data: 2010/07/13

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: