Google euskaraz idatzitako Twitter mezu bilatzaile bat probatzen ari da, etorkizunean Facebookeko edukietara ere zabalduko duena. Google Denbora Errealean deitzen da eta dagoeneko funtzionatzen du gaztelaniaz, ingelesez eta hiztun kopuru handia duten beste hizkuntza batzuetan.
Luistxo Fernández ohartu zen euskaraz ere bazegoela, katalana, galegoa edo galesa bezalako beste 40 hizkuntzarekin batera, nahiz eta oraindik ez den ofizialki iragarri. Googlek software bat dauka, Twitterreko mezuetan erabiltzen den hizkuntza zein den zehazten duena. Software horri ohiko bilaketa sistema gehitzen zaio eta lehentasuna ematen zaie eduki berrienei.