Eusko Jaurlaritzak dohainik erabiliko du Kataluniako Generalitatek garatutako "Pla de Govern" aplikazio informatikoa. Gobernuaren ekintzak planifikatzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko kudeaketa tresna bat da, eta tresna horren bidez herritarren gogobetetzea lortu nahi da.
Software librearen ereduari jarraiki,
aplikazioari egiten zaizkion hobekuntza guztiak dohainik lagako dira Euskadiko eta Kataluniako administrazioen artean. Kodeaz gain, kasu honetan oso garrantzitsua da baita ere garapen metodologikoen transferentzia, eguneroko plangintza eta koordinaketa hobetzea baita aplikazioaren helburua.
Tresnaren funtsezko beste xedeetako bat da Gobernuak Legebiltzarrari eta oro har herritarrei zor dien gardentasuna hobetzea, horretarako, adierazle multzo baten bidez neurtutako ebaluaketak aurkeztuko direlarik aldizka.