NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Eusko Jaurlaritzak Administrazio publikoaren egoitza elektronikoa jarri du gaur martxan

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Berriaren irudia

Atzo jarri da martxan https://euskadi.net helbidean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa, administrazioaren informazio eta izapideetarako sarbide erraza eta segurua ematen duen web orria. Berrikuntza Publikoaren Planaren barruan oso mugarri garrantzitsua dugu hau, gobernuak herritarren eskura jartzen dituen zerbitzu elektronikoen ardatz nagusia baita. Gainera, herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea oso-osorik betetzeko mugarrietako bat ere bada.

Egoitza elektronikoa zer den bi hitzetan adierazi beharko balitz, irisgarritasuna eta konfiantza lirateke bi hitz horiek, izan ere EAEko zerbitzu elektronikoetarako sarbidea ematen baitu, konfiantza osozelkarreragiteko aukerarekin.

Zer da egoitza? Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoa herritarrentzako informaziora eta izapideetara iristeko gune seguru bat da, informazioa eta gunearen bidez balia daitezkeen zerbitzuak osoak eta egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen duena.

Gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema bat erabiltzen du egoitza elektronikoak, bai identifikatzeko, bai komunikazioa segurua dela bermatzeko. Ziurtagiriak balidazio hedatua du, eta aparteko babes-geruza bat ematen dio erabiltzaileari.Egoitzaren titularra berdez agertzen da helbideen barran.

Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkio egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna. Eta egoitzan edukiak nahiz zerbitzuak argitaratzen dituen organo eta erakundeetako bakoitza da informazio horren, irisgarritasunaren, erabilgarritasunaren, osotasunaren eta segurtasunaren erantzule,
egoitza honen lege-eskakizunen arabera.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan hauek aurki daitezke:

- Eusko Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko eta/edo izapidetzeko moduari buruzko informazioa.
- Izapidetze elektronikorako sarbidea.
- "Nire gestioak": hasita dauden espedienteak kontsultatzeko etaizapidetzeko gunea.
- EAEko aldizkari ofizialerako sarbidea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio guztiekin zerikusiaduten enplegu publikoko prozesuei buruzko informazioa.
- Kontratatzailearen profilari buruzko informazioa; hau da, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoko prozesuei buruzko informazioa.
- Beste aukera batzuk, hala nola Eusko Jaurlaritzaren ordainketen pasagunea (nire ordainketa), sinadura eta dokumentu elektroniko enegiaztapena. Araudia
- Egoitza Elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Egoitza Elektronikoaren egoitza elektronikoa sortuta, erantzuna ematen zaie Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean (LAECSP) jasotako lege-eskakizunei, aipatu lege horretan argi azaltzen baita beharrezkoa dela sarbidea izateko gune elektroniko bat zehaztea, herritarrekiko harremanak berme guztiak izan ditzan, babes juridikoari, irisgarritasunari, erabilgarritasunari eta erantzukizunari dagokienez. Bigarren tituluan, zeinean administrazio elektronikoaren erregimen juridikoa arautzen baita, lehenengo kapitulua egoitza elektronikoari buruzkoa da: helbide elektronikoaren kudeaketa eta administrazioa herri-administrazio bati dagozkio, eta hark erabateko erantzukizunez dihardu informazioaren eta haren bidez balia daitezkeen zerbitzuen osotasunari, benetakotasunari eta eguneratzeari dagokienez.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak epe laburrean onartuko duen Administrazio Elektronikoari buruzko bere Dekretuan jaso du nola eratu bere egoitza elektronikoa printzipio hauek bermatzeko: publizitate ofiziala, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, baliagarritasuna eta irisgarritasuna. Bitartean, egoitza elektronikoa hurrengo dekretuaren arabera eratuko da: 232/2007 Dekretua, Abenduaren 18koa, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.

  • Data: 2012/02/01

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: