NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Euskal enpresen %23 mugikor bidez konektatzen dira Internetera

Bozkatu albiste hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   2 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Berriaren irudia

Azken hamabi hilabeteetan ikaragarri hazi da mugikor bidezko Internet konexioa Euskal Autonomi Erkidegoko enpresen artean. 2009an konpainien %16k baino ez zuten mugikorra erabiltzen Sarean nabigatzeko, baina gaur egun %23 dira dagoeneko, Eustatek emandako datuen arabera. Hamar langile baino gehiago dituzten enpresen artean, berriz, ratioa %40koa baino handiagoa da.

Maila orokorragoan, euskal enpresen %76k baino gehiagok dute ordenagailua eta %70 baino gehiagok Interneterako konexioa. Kopuru horiek apenas aldatu dira, halako saturazio maila batera iritsi garelako. Web orria duten enpresa kopurua zertxobait hazi da eta %34raino iritsi da (Interneterako konexioa duten guztien artean %48 eta hamar langile baino gehiago dituztenen artean %78).

Sareko sarbideei dagokienean, berriz, mugikorretik konektatzen den enpresa kopuruaz gain, hazkunde garrantzitsua izan du baita ere kable-modem bidez konektatzen direnen multzoak, %23,5eraino hazi delarik. Interneten sartzen direnean, enpresek batez ere informazioa bilatzen dute, banku edo finantza zerbitzuak eskuratzen dituzte eta tramite administratiboak egiten dituzte.

  • Data: 2010/07/31

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: